Ekaitz perfektuaren erdian dago ETB: zuzendaritza aldatzeko prozesuan murgildu da EAEko azken hauteskundeek EAJri agintea itzuli ostean; Alberto Surioren zuzendaritzapean kate publikoak krisia bizi izan du, audientzien beherakada handi samarra tarteko; euskarak ETBn eduki behar duen lekuari buruzko eztabaida berriz agertu da 30. urteurrenaren karietara; Lurreko Telebista Digitalaren eta Interneten agerpenarekin telebista berrasmatzeko premia agerian geratu da baina –esan dugu ekaitz hau perfektua dela–, krisi ekonomikoak zintzurra estutu dio txoritxoari eta datozen urteetan nondik joko duen ikusteko dago.
Hainbat ertzetatik heldu diogu beraz, ETBk bizi duen inflexio-puntuari eta ondorengo artikuluak topatuko ditu irakurleak ETBri buruko Larrun monografiko honetan:
- Pello Sarasolarekin hitz egin dugu, kateko eduki zuzendaria
- Ramon Zallo EHUko irakasleak ETBk aurrean dituen hiru erronka nagusiei buruzko analisia eskaini digu
- Galeseko Aberystwyth Universityko Elin Haf Gruffydd Jones irakasleak ETBren ispilu izan daitekeen S4C galeserazko katearen ereduaren berri eman digu
- Inazio Arregi Tokikomeko zuzendariak euskarazko telebista lokalek ETBrekin izan duten harremanari buruz idatzi du
- Bingen Zupiria ETBko zuzendari ohiak EITBren ereduaz eztabaidatzeko hainbat puntu proposatu ditu.
Mugimenduak mahai gainean jarri du euskarazko edukiak sustatzeko beharra, eta horren aurrean ETBk duen interes falta. Lehentasuna gaztelaniazko saioei ematea egotzi dio. ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde! lelopean, aldaketa eskatu dio telebista... [+]
The cuckoo lays its eggs in the nests of the petirreds. After laying, the cuckoo does not feed and grows to your puppy, as the robin takes care of it.
I don't know how many years of survival the cubes have. I know that the bird in our house is over 40 years old and unfortunately... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]