Gasteizen frackingaren aurkako azken manifestazioaren oihuen oihartzunak itzali gabe daude. Araba eta inguruko biztanleek argi eta ozen erakutsi zuten haustura hidraulikoaren aurkako jarrera. Adin, kolore eta pentsamolde desberdinetako jendearen aho bateko mezu zuzena entzun zen: fracking ez, ez hemen eta ez inon!
Ikuspuntu guztietatik alferrikako proiektua dela argi azaldu du Fracking Ez Arabak. Urte osoan buru-belarri lanean aritu gara eta emaitzak ukaezinak dira: Arabako 26 udalerrietan frackingaren aurkako mozioak onartu dira,
frackingaren aurkako borroka babesten duten alderdi politiko, sindikatu, lurraren defentsan diharduten elkarte, eta beste hainbat talderen kopurua ikusgarria da. Borroka babesten duten pertsonen kopurua milakotan zenbatu daitezke, horren guztiaren isla ederki baino hobeto ikusi genuen urriaren 6ko manifestazioan.
Gizartearen borondateak ordea, politikarien asmoetan eta ekimenetan eragin behar du. Ezin dugu ahaztu frackinga, EAEko Gobernuaren babesean dagoen Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoaren eskutik datorrela Euskal Herrira. Guztiona den diruz ordainduko dituztela lehendabiziko txikizio lanak. Hori horrela, aurreko gobernuaren eta datorrenaren borondatea guztiz erabakigarria izango da.
Datorren gobernuak frackingaren aurrean duen erronka ez da nolanahikoa: Energia industria boteretsutik datozen interesen aurrean makurtu eta lurraldea arriskuan ipini ala herritarren kezkari eta mezuari kasu egin eta proiektu hauek bertan behera utzi.
Orain arte ikusitakoaren arabera, zalantza handiak ditugu datozen hilabeteei begira. Politikari guztiek diote ez dutela ingurumena arriskuan jarriko, baina ez dira horrenbeste frackinga ez dela egingo diotenak. Dagoeneko jendeak badaki, frackinga egiten bada, arriskuak ezingo direla ekidin, ezbeharrak gertatuko direla, eta nahiz enpresa zulatzaileak “praktika onak” egiten saiatu, baliabide fosiletan oinarritutako eredu energetikoak inongo etorkizunik ez duela. Klima aldaketa areagotu eta baliabide berriztagarrien atea itxiko du frackingak.
Honen guztiaren aurrean, gure ustez, datorren Euskal Jaurlaritzak pauso argiak eman beharko ditu. Pauso zuzenek mugarri hauek barneratu beharko lituzkete:
– Frackinga egiten hasteko diru publikoa ukatu.
– EAEko eremuan, onarpenaren zain dauden Lurra, Lore, Saia eta Landarre hidrokarburo ikerketa baimenak atzera bota.
– Jadanik Espainiako Estatuko Industria Ministerioak onarturiko dozena luze baimenak atzera botatzeko presioa egin.
– Kantabriako Gobernuan frackinga debekatzeko emandako pausoak jarraitu eta horretarako bere esku dauden baliabide legegile guztiak erabili ekimenak gelditzeko.
– Baliabide berriztagarrien aldeko apustu argia egin.
Bitartean, Fracking Ez Arabak bere esku dituen bide guztiak jorratzen jarraituko du agindu duen bezala, baita gobernu berriaren pausuak aztertzen ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
I don't want my daughter disguising herself as a Gypsy in the caldereros. I don’t want Gypsy children at my daughter’s school to dress up as Gypsies in caldereros. Because being a gypsy is not a disguise. Because being a gypsy is not a party that takes place once a year, with... [+]
The road goes by steps, and I learned a little while ago that it seems to have already begun. But people also want to learn to fill that sentence with content. Alone we could achieve little, maybe even resignation as soon as we started. Gathering huge crowds can also complicate... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
The Department of Education doesn't understand why public employees have gone on strike. He's got to ask the LAB Syndicate. This union signed an agreement with the department in April 2023. Two years later they have also called for a strike because, unlike the previous ones, the... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
The liberal democracy of the Western countries has a growing appearance of a minimalist democracy. At the heart of the definition would be respect for changes in government through elections. The authoritarian variant of this was called competitive authoritarianism by political... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
This wedge that the announcement on the radio Euskadi to replace the bathtub with a shower encourages the commencement of the works in the bathroom of the house. A simple work, a small investiture and a great change are announced. There has been a shift in toilet trends and a... [+]
The year 2025 will lead to a general policy of establishing shorter working weeks, bringing low costs for new hires for companies and an effective direction of change in labour relations.
With the aim of complying with the Spanish government agreement, the reform to shorten the... [+]
I received your e-mail in personal mail on the strike portals. At first, like many others, I thought it was to let you know what options we have in the face of the strike. But no, the e-mail received was a political and communicative movement against the strike.
I will confess... [+]
This weekend I've been thinking about the word 'aesthetic' in relation to a phrase said by a friend: “This work is aesthetic.” I have studied the etymology of the word aesthetic, it seems that its meaning was originally perceived through the senses, and it was later associated... [+]
The other day in Bilbao, I met a friend at the Bira bar. We were very happy at the Tar and I said: “Of course, since you’re Guipúzcoa, hahahaha.” And he insisted that he was not Guipuzcoan. Without me understanding it, I kept saying, “Ah! Is it not? You were born in New... [+]