Bretainia, 1432. Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko Gerra betean (berez 116 urte iraun zuena) Gilles de Montmorency-Laval, Raiseko baroia, mariskal izendatu zuten, gudu zelaian emandako zerbitzuen ordainetan. Frantziako noble familia nagusietako eta aberatsenetako baten oinordekoa zen, eta urte hartatik aurrera, aitona hil zenean, ondasun haiekin nahi zuena egiteko aukera izan zuen. Gainera, gerrak Gilles de Raisen izen ona eta ondasunak areagotu zituen. Frantziako gizonik miretsienetakoa zen orduan, Joana D’Arc-en jarraitzaile sutsua, oso fededuna, jantzia, musikazale amorratua, eskuzabala. Baina historiako serieko hiltzaile krudelenetakotzat hartzen da gaur egun.
Gaur egungo psikiatren esanetan, Gilles de Raisek joera psikopatikoak edo eskizofrenia larria zituen seguruenik. Muturreko oldarkortasuna baliagarria izan zitzaion gerra kontuetan, baina bizimodu zibilean ondasunen bidez soilik lortu zuen krimenak estaltzea. Eta ez betiko.
Plazera lortzeko dirutza xahutzen zuen baroiak. Esaterako, Poitierseko gudua antzezteko 150 aktore kontratatu eta 80.000 koroatik gora gastatu zituen. Baina plazerik handiena haurrak eta gazteak –6 eta 18 urte bitartekoak– bahitzen, bortxatzen, torturatzen eta hiltzen lortzen omen zuen, eta horretan ere ez zuen ahaleginik aurreztu. Hark eta haren zerbitzariek ia Bretainia osoa zeharkatu zuten hiltzailearen gustuko gaztetxoak “biltzeko”. Batzuetan indarrez eta bestetan engainuz –biktimei nahiz gurasoei etorkizun oparoa aginduz– eramaten zituzten Tiffaugeseko gaztelura. Izualdiak 1432tik 1440ra arte iraun zuen, eta zortzi urte horietan Bretainian 1.000 haur eta gazte inguru desagertu omen ziren.
Inguruko haurrak bezala, Gilles de Raisen dirutza ere urritzen hasi zen. Bere buruaz gain, inguruko asko porrotera eraman zituen, eta salaketen oihartzuna Nanteseko gotzainarengana iritsi zen. Bere luxuzko bizimoduari eusteko, lurrak, etxeak eta gazteluak saltzen hasi zen, eta halako batean, geratzen zitzaizkion azken gazteluetako batean, gorpu askoren arrastoak topatu zituzten. Raiseko baroia 1440ko irailaren 15ean atxilotu zuten. Torturapean eta buru nahasmenduek akuilatuta, handik hilabetera bere krimenak aitortu zituen. Eta urriaren 26an urkamendian hil zuten.
Haren bizar beltzak dirdai urdinxkak omen zituenez “Bizar Urdin” goitizena zuen heroi ohia krudeltasunaren paradigma bihurtu zen bat-batean. Eta 1697an Charles Perraultek serieko hiltzaile horretan oinarrituta idatzi zuen Bizar Urdin ipuin ezaguna. Baina, beste behin, errealitateak fikzioa gainditu zuen aise.
Copenhagen, 18 December 1974 At 12 noon a ferry arrived at the port, from where a group of about 100 Santa Claus landed. They brought a gigantic geese with them. The idea was to make a kind of “Trojan Goose” and, upon reaching the city, to pull the white beard costumes... [+]
Tennessee (United States), 1820. The slave Nathan Green is born, known as Nearest Uncle or Nearest Uncle. We do not know exactly when he was born and, in general, we have very little data about him until 1863, when he achieved emancipation. We know that in the late 1850s Dan... [+]
The Centre Tricontinental has described the historical resistance of the Congolese in the dossier The Congolese Fight for Their Own Wealth (the Congolese people struggle for their wealth) (July 2024, No. 77). During the colonialism, the panic among the peasants by the Force... [+]
New York, 1960. At a UN meeting, Nigeria’s Foreign Minister and UN ambassador Jaja Wachucu slept. Nigeria had just achieved independence on 1 October. Therefore, Wachuku became the first UN representative in Nigeria and had just taken office.
In contradiction to the... [+]
Today, 50 years ago, the labor movement of the Basque Country wrote a very important chapter in its history. In Hegoalde, some 200,000 workers went on a general strike in protest against the Franco regime, which lasted two months. This mobilization made it clear that the... [+]
Researchers at Johns Hopkins University have discovered several cylinders with inscriptions at the present Syrian Reservoir, the Tell Umm-el Marra. Experts believe that the signs written in these pieces of clay can be alphabetical.
In the 15th century a. The cylinders have... [+]
Pamplona, 1939. At the beginning of the year, the bullring in the city was used as a concentration camp by the Francoists. It was officially capable of 3,000 prisoners of war, at a time when there was no front in Navarre, so those locked up there should be regarded as prisoners... [+]