Adinduen %30 edo %40 urtean behin gutxienez erortzen dira etxean. Erorketa horiek izaten dira 65 urtetik gorakoen ospitaleratzeen %50en zergatia.
Manchesterko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikerlari talde batek garatu duen teknologia alfonbretan txertatu daiteke, eta horren bidez adinekoen ibilerak aztertu. Alfonbraren azpian zuntz optiko plastikoak jartzen dira, eta inork alfonbra zapaltzen duenean zuntzak flexionatu eta pertsonen ibiltzeko era “kartografiatzen” dute. Alfonbraren ertzetan dauden sentsore elektronikoek kartografiatutakoa bidaltzen dute ordenagailura.
Ordenagailuan zapaltzean sortzen diren irudiak aztertu daitezke, eta aurreikuspen gisa era egokian ibiltzeko aholkuak eman. Pertsona bat erori bada eta erorketa aurretiko urratsak kartografiatu badira, erorketaren arrazoiak ere ondoriozta daitezke batzuetan, beti ere erorketa ibiltzeko eraren ondorio izan bada.
We recently read the novel My little village by Gael Faye at the Escuela de Lectores de Borrería, in the version translated into Basque by Irati Bereau. The book tells the story of Gabriel – a child born in Burundi. His father is French and his mother is an exiled Tutsi who... [+]
The harsh verdict against Proces came out in October 2019 and that set Barcelona on fire. In this context, in the Spanish State, the following sentence was read in the right-wing press: “For the good of Spain, Barcelona should be bombed every 50 years.” It was the phrase of... [+]