The Young Wait. Itxaronaldia gaztea izan daiteke? Beti irudikatu dut zahartxoagoa balitz bezala. Ia galtzear dagoen pazientziaren bertuteari lotuta dago izena, itxaroten jakiteari?
Guk uste dugu itxaroteak betirako gaztetu dezakeela. Eta izenaren esanahietako bat hori da, pazientziaren bertutea, hain zuzen ere. Hala ere, nahiago dugu zerbaiti itxaroten egon beharrean, lana gogor egin eta horretaz egunero disfrutatzea.
Nola lur hartzen du Alabamako musikari batek Euskal Herrian eta zer da hemen aurkitzen duena gelditzeko?
Beno, familia kontuak tartean, patuaren errua izan zen. Izan ere, The Young Wait taldea oso denbora laburrean jarri genuen martxan. Halako gauza txiki garrantzitsuek errazten dute, familia eta lagunengandik hain urrun egon arren, gustura eta motibatuta egotea.
Erritmoak, giroa, inspirazioa... oso desberdinak dira hemen, Alabamarekin alderatuta?
Bai. Hala ere, esanguratsuena da bakoitzak musikari aurre egiteko duen jarrera pertsonala, hemen eta han ditugun inspiratzeko aukerak ia berdinak direlako, norberaren esku dago hori. Hemengo zenbait musikarirekin lan egin ostean, somatu dudan alderik handiena zera da, Alabaman musikariek egiten dutena lanbide bihurtu nahi dutela, eta hemen, berriz, zaletasuna dela.
Argi utzi duzue AEBetako folk, hegoaldeko rock, country eta rockean eroso egiten duzuela igeri. Sustraietara jotzen duzue beti?
Erregistro asko landu ditugu, egia da. Horien fusioa lantzeak eta batetik bestera jauzi egiteak kantuak aske idazteko aukera eman digu. Inoiz ez dago jakiterik hurrengo kantua nolakoa izango den.
The Band bertsionatu izanak esangura handia du, ezta?
Bai, gure talde kuttunetakoa da. Lan hau grabatu aurretik zuzenean interpretatzen genuen eta klasiko hori gure estilora eramatea erronka handia izan zen.
I don't want my daughter disguising herself as a Gypsy in the caldereros. I don’t want Gypsy children at my daughter’s school to dress up as Gypsies in caldereros. Because being a gypsy is not a disguise. Because being a gypsy is not a party that takes place once a year, with... [+]
Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]
The road goes by steps, and I learned a little while ago that it seems to have already begun. But people also want to learn to fill that sentence with content. Alone we could achieve little, maybe even resignation as soon as we started. Gathering huge crowds can also complicate... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]