Nazionalista espainiarrek, hala nola Euskal Herriko jarraitzaileek eta fronte mediatiko boteretsuek, ohitura dute krisi garaiotan honako mezua zabaltzeko: “identitate arazoak” baztertu eta independentziaz hitz egiteari utzi behar diogula, helburuak krisiari eta langabeziari irtenbideak bilatzea izan behar duela. Independentziak egungo krisiaren irtenbideekin zerikusirik ez balu bezala. Independentzia krisiaren kontra egiteko tresna ez balitz bezala. Joan den astean Bartzelonan sekulako babesa izan duen nazioen independentziaz ari gara, katalanaz nahiz euskaldunaz.
Bai, badaude krisiaren kontrako tresnak. Aste honetan jakin dugu Euskal Herriko zati batean, EAEn, gero eta gazte gehiagok jotzen duela Lanbide Heziketara. Krisian daramatzagun bost urteotan, 27.971 ikasle izatetik 37.463 izatera igaro dira hezkuntza sektore horretan; %33ko igoera. Aurten, iaz baino 1.500 ikasle gehiago erregistratu dira. Lanbide Heziketa krisiaren kontra tresna garrantzitsua da, horren bidez gazte askok enplegua lor dezake. Hala ere, badago krisiaren kontrako beste erremintarik: euskal eta katalan nazioen independentziaren alde borroka egitea. Gure burujabetza ekonomiko eta politikoa usatuz, gure etorkizuna antolatu ahal izango dugu, gure natur baliabideak kudeatu, eta karga fiskalak modu justuan eta elkartasunean banandu ahal izango ditugu. Tresna hau, eta Lanbide Heziketarena, beste asko bezala, osagarriak dira. Lanbide Heziketarako ez da arazorik sortuko Madrilen. Independentziarako arazoak urrunetik ikus daitezke baina. Jeneral militarren batek jada mehatxu egin du ejertzitoak esku hartuko duela. PSOE eta PP, gai honetan, esku militarra behar izanez gero, eskutik helduta doaz.
Sometimes I don't know if it's too much. That we're eating a pipe, that we're talking about anything else, that we're bringing it up. We like to speak aloud, to leave almost no pause, to cover the voices, to throw a bigger one. Talk about each one of them, each one of them, what we... [+]