Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Iragana mitifikatzea gure jaidura nagusietarik bat da"

  • Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibe lesbiana ezagunaren azken abentura kaleratu berri du, Boga Boga eleberria. Bakean utzi arte, Bizi nizano munduan, Amorezko pena baño eta Jalgi hadi plazara lanen ostean, Baionara eta Lapurdiko kostara garamatza ikertzaileak. Lesbiana detektibeen generoa bertoko ezaugarriez janzten asmatu du Bordak.

"Gay jendea, eta bereziki lesbianak, ghettoetan bizi dira ezein adin izanda ere. Urte gutxian aldatuko dela uste dut, baina lesbianen mundua, oraindik, horrelakoa da. Zail da Baionan bi neska elkarri musuka ikustea karrikan". Dani Blanco

Euskalduntasunaren definizio hertsatua izan da nagusi, orain arte, Amaia Ezpeldoiren aburuz. Euskal mundu ikuskera hegemoniko bat sentitu izan du, ETArena eta zenbait abertzalerena.

Amaia Ezpeldoiren liburu guztietan ematen den kritika bera landu dut eleberri honetan ere. Zenbait euskal abertzalek funtzionamendu baztertzailea izan du eta epaile gisa jokatu du gainerako euskaldunekiko. Azken 30 urteetan Iparraldean abertzale batzuek ukan duten eragin ez baikorra kritikatu nahi nuen. Ene literatur ibilbidean hainbestetan egin dudan bezala.

Ez da hertsadura bakarra. Ezpeldoik Nolwen Kergelen polizia kapitainarekin duen harremanari aurreiritziz beterik ekiten dio, hura frantses polizia delako.

Euskaldunok aurreiritziak ditugu kanpotarrei begira. Gureak ez direnei begira. Beti erraten dugu: Gora gu eta gutarrak! Eta besteak, zer? Ezpeldoik islatzen du euskaldunaren baitan arrotza gurutzatzean gerta daitekeen eztabaida. Niri ere, euskaldun gisa, zenbait lekutan zalantzak sortu izan zaizkit. Hau ote da ene egiazko lekua? Zer pentsatuko dute besteek hemen ikusiz gero?

Barne polizia bat edukitzea bezala.

Bai. Badugu super ni zigortzaile bat gure baitan, bereziki, euskalduntasunari loturikoa. Besteari beldur diogu. Emeki-emeki, epaileak desagertuz joango diren arau subkontzientea leundu eta apalduko zaigula uste dut.

GALek eta ETAk 1980ko hamarkadan Iparraldean belaunaldi osoak markatu zituztela diozu. Iragan mitifikatuaren beldur zara eta berrirakurketa kritikoa proposatzen duzu.

Iragana mitifikatzea gure jaidura nagusietarik bat da. Gertaera bortitzenak ere mitifikatu egiten ditugu, iraganean gaurko bermeak aurkituko bagenitu bezala. Iparraldean gauza oso gogorrak gertatu dira, eta batzuetan, gureak ez ziren arazoengatik eta arrazoiengatik. Argi esanda, Hegoaldeko borroka hona esportatu zelako. Baionatik azken 30 urtean iragan diren talde guztiek urrakoak utzi dizkigute, eta nolabait, odolustu. Orain, erakunde armatuak armak utzi dituenean badugu ordua ahoan bilorik gabe historia aztertzeko. Ez da erraza. Ez dakigu gaurkotasuna nola aztertu. Nik, literaturaren bidez, fikzioan jarri nahi izan ditut alde guztietako mintzalariak, beren ikusmoldea eman zezaten. Iritzi polifonia bat nahi nuen. Horixe da, hain zuzen, errealitatean falta zaiguna. Eta literaturak badu abantaila bat errealitatearekiko: aurrera dakioke.

ETAren armen uztea sarritan nabarmentzen da eleberrian, iritzi polifoniarako giltzarri bezala.

Zalantzarik gabe. Aukera eta gakoa da eta gako horrek ateak ireki ahal ditu. Beharbada, ikusmolde naifa dut, baina politikaria ez naizenez, naiftasuna zilegi zait. Historiari berriz begiratzeko aukera da. Bai zientziaren aldetik, bai fikzioarenetik. Egoera berria oso garrantzitsua da, nahiz oraindik ez jakin berritasun honetan nola moldatu. Urte luzez pentsatzeko beldur izan gara, eta pentsatu dugunean, beste pentsamendu orokor eta indartsuagoen makuluez ibili gara.

Kale garbitzailea da Ezpeldoi eta lanbide horrek sistema kapitalista bortitzaren ondorio larriak pairatzen dituztenak ikustea ahalbidetzen dio. Bizi baldintzen okerragotzea islatu nahi zenuen?

Karrikak garbitzen ematen du denbora Ezpeldoik, baina ez hori bakarrik. Helburu sozialen artean lehen mailan du bere lanbidea. Metaforikoki ere badu garrantzia. Kaleak garbitzean munduaren, hiriaren, herriaren zaborrarekin tematzen da. Ogibide mespretxagarria irudi duena, premiazkoena da. Kontsumo gizarte kapitalista ikusteko eta kritikatzeko aukera ematen dio Ezpeldoiri. Eta deshazkundea aldarrikatzeko ere bai, esate batera, Baiona-Angelu-Miarritze artean autobusez ibiliz beti. Lehen lau nobeletan kotxea pertsonaia bat gehiago zen. Honetan ez. Badira alternatibak beste mundu bat sortzeko.

Erreferentzia lesbikoz betea dago liburua. Halabeharrez, atzerrikoak dira denak, salbuespenak salbuespen. Ari gara Euskal Herriko lesbianok erreferentzia propioak sortzen?

Oraindik herabeak gara. Eskerrak atzerriko irudi dirdiratsuak baditugun! Hala ere, azken sei zazpi urteetan ari dira literaturan pertsonaia lesbikoak plazaratzen. Ikerketak ere egin dira, hala nola, Desira desordenatuak [Utriusque Vasconiae, 2010], zeinetan literaturaren gure istorioa jorratzen den eta guretzako figura erakusleak aurkitzen diren. Kattalin Elizegiz edo Milia Lasturkoaz oroitzen naiz, nahiz ez lesbiana izan. Irudiak errekuperatzea da funtsezkoa. Bestaldetik, hiztegi lesbikoaren errekuperatze lanetan ere ari gara, harremanetarako eta amodioa egiteko baliatzen diren esamoldeen bila.

Errekuperazio lana da hiztegi hori edo sortze lana?

Biak ala biak. Arantxa Urretabizkaia edo Amaia Lasa bezalako idazleek tradizioa hasi zuten, beren poema eta ipuinetan giro homoerotikoak txertatuz. Eta egun, lesbianen aipamenak badira eta erreferentziak metatzen ari zaizkigu.

Argitaratzen diren makina bat eleberri lesbikotan protagonisten perfila gaztea, zuria, klase erdi altukoa, profesionala eta ederra da. Bestelako ezaugarriak ditu Ezpeldoiren lagun arteak.

Jendartearen lagin bat da 50 urte inguruan dabilen lagun taldea. Beltza da Prezios,  judutarra Ilse Traumberg, musulmana Zoko –Tunisiako iraultzaz geroztik burka janzten du bere askatasunaren izenean–; pin-up bular handia da Devi. Adina, lanbidea eta jatorria kontuan hartuz gero, gutxitan adierazi izan da horrelakorik detektibe lesbianen eleberrietan.

Ezpeldoiren lagun arteak ez dio modelo heterosexual normatiboak familiaz egiten duen definizioari jarraitzen. Krisi garaiotan bestelako elkartasun modeloak aldarrikatu behar ditugu?

Oso garrantzitsua da jatorrizko familiatik kanpoko harremanen sarea. Izan Euskal Herrian, izan munduan. Baliabide teknikoekin harremanetan egon gaitezke bai lesbianen komunitatearekin eta bai munduarekin. Ez gara ohartzen duen garrantziaz. Bizpahiru aldiz gertatu zait bizitzan lagun eta adiskiderik gabe geratzea. Sarea berriz osatu behar izan dut leku batean edo bestean. Bide ederra da norberaren hazteko eta hezteko. Irauten, bizitzeko molde berriak asmatzen laguntzen digu eta molde horiek bizitzen. Azken bi nobeletan agertzen da lagun taldearen ideia. Eta aurrerantzean ere agertuko da.

Gonbida ditzagun irakurleak Ezpeldoiren abenturetara.

Irakurketa berez da on. Asko ikasten da, batez ere, ezezagunak zaizkigun giro eta herrialdeez. Amaia Ezpeldoiren bara-bara etengabea da euskal herrietatik, kalaka etengabean dabil jende eta bizimodu ezberdinen artean. Kuriositate horretan aurki dezake irakurtzeko plazera irakurleak.


Newest
Statement of the Basque Committee of the EITB
With this letter, the Basque Committee of the EITB and the EITB bodies that underwrite it wish to express their concern and rejection of the selection processes that have been put in place in recent months for the management positions of the EITB, since the demand for knowledge... [+]

In the Basque Country, Euskaraz has opened a call for demonstrations for April 6.
The demonstration will take place in Bayonne on April 6 at 11:30 a.m. The platform extends its call to the Basques "for rights" and "in solidarity with the defendants".

Trump’s proposed clean-up for Gaza has made ethnics dusty internationally and in the US
The U.S. president’s intention to expel Palestinians from Gaza has provoked numerous backlash in both international and domestic politics, including in the Republican Party. Most have accused him of promoting “ethnic cleansing,” but Trump continues to reaffirm his... [+]

Maddi Isasi, feminist secretary of the LAB
"We want LAB to be the subject that makes a union contribution to the construction of a Basque Feminist Country"
The feminist secretariat of the LAB union has published the book “Everyone with a Name”, based on the testimonies of several feminist members. “We have carried out a genealogy or a glossary or maybe both things are together or it may not be one or the other... but in any... [+]

Ortuzar will not continue to lead the PNV and leaves the way free for Esteban
It will not present itself in the internal process of the PNV, although it has triumphed in the votes so far. All indications are that Aitor Esteban will be the new leader of the EBB.

Vice-President Torres expresses the Government’s commitment to promoting the arms industry, in response to Zedarria
The second Vice-President and Minister of Economy, Labour and Employment explained that he will “support” the sector in the face of the new “opportunities” that have been praised and extended to the arms industry. “Another issue is the ideological positions that each... [+]

Five years after Kabbalah’s catastrophe, unclarified responsibilities and unquestioned landfill control
It has been five years since 800,000 tons of trash fell on the slopes of Zaldibar and was carried by the workers Joaquín Beltrán and Alberto Sololuze. The judicial investigation is still unfinished, Verter Recycling has not paid anything for the sealing work, and the control... [+]

From the Caldereros: A blackface in San Sebastian?

I don't want my daughter disguising herself as a Gypsy in the caldereros. I don’t want Gypsy children at my daughter’s school to dress up as Gypsies in caldereros. Because being a gypsy is not a disguise. Because being a gypsy is not a party that takes place once a year, with... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
The carnival that was lost a long time ago in Lazkao will be revived
In recent weeks we have read that in Lazkao they are thinking of recovering the carnival that was lost in the decade of 1960-70. On the basis of these festivities, various local groups will gather and celebrate the Carnival on February 28. To learn more, we asked Anne Zubiarrain... [+]

2025-02-06 | Gedar
Buses set to travel to Vitoria-Gasteiz on Friday to protest against Maccabi
The Israeli state basketball team will play in Vitoria-Gasteiz on Friday and Solidarity with Palestine has called for its mobilisation.

The government changes its renewable land plan to make more space for large-scale wind turbines
On December 20, the Basque Government approved the provisional version of the plan and a large number of “low and medium” capacity areas are now listed as “medium and high” capacity.

More than 1,000 signatures for the convent of Kristobaldegi in San Sebastián to be for the neighborhood of Txomiñén
It has been highlighted that the neighborhood has many needs and that Kristobaldegi can respond to the needs: neighborhood gardens, warehouse, cultural center, nursing home, etc.

Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Eguneraketa berriak daude