Pop ziklotimikoa egiten duen musikari espresa.
Aizu, nola egiten dira abestiak tortilla bat prestatzeko behar den denboran?
Bada, bi arrautzarekin. Beno, orain denbora gehiago ematen dut abestiak egiten, arratsalde bat edo. Ideia argia da: zuzenean agertzen ez bada, bizpahiru ordutan, ez da ona izango.
Ados, eta nola egiten da gero jendeak abesti horiek entzuteko?
Hori berdin zait. Nik abestiak egiteko beharra daukat. Saltzea berdin zait. Onena promozio merkea egitea da: Youtube, webgunea, bandcamp, sare sozialak... Huffington Post-eko eredua ere har dezakezu: dohain jo promozioagatik.
Zuk ez duzu behar: Jerome Kerviel brokerraren abestiak mundu mailako fama ekarri zizun.
Famaren hamabost minutuak erre ditut dagoeneko? BBCn agertu nintzen, Diario Vasco-n, Público-n eta Poloniako aldizkari batean! Amak behintzat hainbeste gaupasa egiteak zerbaiterako balio izan duela ikusi zuen.
Hala ere, pop oso intimista da zurea azkenaldian: ahots apala, gitarra soila eta bizpahiru lagun publikoan.
Egia intimista kontua gustatzen zaidala. Baina, azken finean, abestiek nire momentua erretratatzen dute. Pozik banago, tronpetak eta irribarrea. Ziklotimiaren beheko aldean banago, hitz lasaiak eta folk tristea.
Bada, Bilduren Donostia sound berriaren ikono izateko guztia duzula uste dut nik.
Ez dakit zergatik. Aztarna gehiago ematen baduzu, igual bai edo igual ez. Baina ez dut oso argi ikusten.
Arrazoi duzu, atez ateko hondakin bilketari himno bat konposatzea falta zaizu.
Igual kristoren ideia litzateke horrelako gai mamitsuak jorratzea. Eta koru-musika egitea ere ondo legoke. Baina ez dut nahi, ez dut zirrara ikusten. Ez dakit, nire proiektua librea da, eta zeri buruz idatzi ere nire esku dago. Pentsa hau hobbya dela, eta horrela jarraitu nahi dudala.
Mikel Erentxun maisuaren eredua abandonatuta?
Mila esker, komentario hori ohorea da. Are gehiago Sálvame-n edo Klaudio Landaren programetan agertzeko ametsa duen kazetari batengandik badator!
Ez ahaztu La Oreja de Van Gogh-ek eta Giorgio Bassmattik pop donostiarra egiten duzuela.
Bai, eta Hitler eta Ezenarro politikariak direla (edo zirela). Kategorizazioak arriskutsuak dira. Gainera, zer da pop donostiarra? Egia esan, Donostian gehien entzuten den musika pintxo tabernetako diru-kutxena da. Atera kontuak.
Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.