Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Arrantzalea: harrapari zena gaur itsasoaren zaintzaile

  • Britainia Handian bapore txikietan ari diren arrantzaleei laguntzaile bikaina atera zaie: naturari buruzko telesaioek famatu egin duten Monty Halls. Urtebete eman ondoren haien ofizioa ikasten, kontserbazionista ezagunak hobeto ulertu du baxurako itsasgizonen gaurko bizimodua eta biharko arrainaren zaintzaile onenak direla dio.

Bere blogetik hartutako argazkian ageri da Monty Halls biologoa (erdian, burua estalita) eskifaiako bi lankideren artean, lehorretik hurbil arrantzuan. Kornuallesko Padstow herriko bapore batean aritu da urtebetez lanean, han ikasitakoa The Fisherman
Bere blogetik hartutako argazkian ageri da Monty Halls biologoa (erdian, burua estalita) eskifaiako bi lankideren artean, lehorretik hurbil arrantzuan. Kornuallesko Padstow herriko bapore batean aritu da urtebetez lanean, han ikasitakoa The Fisherman"™s Apprentice izeneko dokumentalean eta liburuan azaltzeko. Britainia Handiko komunikabideetan asko eztabaidatzen da uhartea inguratzen duten itsasoen hilzoriaz eta horietan baporeek egiten duten arrantza hobeto arautzeaz. Kanpaina handiak daude era iraunkorrean harrapatutako arrainak (hurbil eta garaian garaikoa) kontsumitzea sustatzeko. Kontserbazionisten eremuan hezia, Hallsek ikasi du itsasoa zaintzekotan arrantzaleei lana hobeto egiteko eskatzea adina dela beharrezkoa haiei laguntzea, arrainek, lanbideak eta herriak iraun dezaten.

Itsasoko arrainen desagertzea seriotan hartzen dute Britainia Handian. Arrantzu burutsuago baten aldeko kanpainak han ez dira espainolezko Pezqueñines, no gracias bezalako arinkerietan geratzen, ezta gure arraindunei entzuten zaien “bertako bisigua aspaldi bukatu zela” bezalako kexuetan ere. Erresuma Batuko komunikabideetan arrantza iraunkorraz eztabaidatzen da, bortizki ere bai sarritan.
2010etik, esaterako, Fish Fight (Arrain borroka, estu itzulita) kanpaina berotzen du Hugh Fearnley-Whittingstall sukaldariak, salatzeko Ipar Itsasoan harrapatzen diren arrainen erdiak berriro uretara doazela akabatuta. Arrastean ari diren ontziek portura klase jakin batzuetakoak eramango dituzte eta gainerako guztiak, aski balio komertzial ez dutenak, putzura botatzen berriz. Itsasoari kentzen zaion erdia itzultzen zaio alferrik galduta, hilda.

Arrain handiak gero eta urriago heltzen dira Europako kaietara, espezie batzuetatik alerik ere ez aspaldi, eta horren errua gehienetan arrantzari egozten zaio, ez motiborik gabe. “Baina zalapartaren erdian –idatzi du Ruth Stylesek The Ecologist aldizkari beteranoan– Britainia Handiko itsasoko bizitzaz dauden eztabaida beroen artean, istorio honen atal bat falta zen: gizakiei dagokiena”. Horixe da Monty Halls ezagutu eta azaltzen saiatu dena The Fisherman’s Apprentice izenez plazaratu dituen dokumentalean eta liburuan.

Britaniarren ezaguna da gaur 48 urte dituen Halls. Ingalaterrako marineetan militar aritua, biologiako ikasketak egin zituen eta azken urteotan telebistarako saio famatuak ekoiztu ditu, bai ibilaldiez (Escape seriea), bai itsasoko izakiez. Espedizioen gidari ere ibili da eta zenbait elkarte filantropiko sortu edo babesten du, militar erretiratuen aldeko bat ere bai tartean.

BBC kateak joan den otsailean 6 ataletan eskaini du Hallsen azken lana den The Fisherman’s Apprentice, euskaraz “Arrantzalearen aprendiza” edo besterik gabe “Baporean txo” esango genukeena. Urte betean txalupa txiki batean ikusi eta ikasi duena kontatzen du.

The Ecologisteko kazetariari aitortu dio beldurra ziela hasieran gizon gordin haiei. Orain aldiz, dio bizi deno defendituko dituela itsasgizonak. “Eskuzabalik hartu ninduten, berotasunez eta ikusminez ere bai, noski. Zaindu egin naute eta arrantzale horiek zaindu ez banindute han barruan genbiltzanean, seguruenik gaur Kanalean [itsasoan] egongo nintzen, ez bainekien zertan ari nintzen”.

Eskifaien bizimodu gogorra probatu du, goizik jaikitzea, bizkarrezurra apurtu arteko lana, egun luzeak eta soldata motzak. Ezin harritu gazteek ofizioa maite ez badute. “Gizonok 49 urte dituzte bataz beste. Inork ez du nahi Dickensen garaiko lanbide hau. Datozenak heldu dira aita ere itsasoan aritua zutelako”.

Arrain iraunkor hurbilekoa

Lan gogorra, irabazi urriak eta azken urteetan arautegi zorrotzak, etorkizunean bapore txikiak are gutxiago izango dira. Justu arrantzurik iraunkorrena egiten dutenak. Hala uste du Hallsek: “Berdin segituz gero, ehun urte barru hilda egongo da flota hau, ondorengo 30-40 urteetan desagertuko dira txalupa txikiak. Eta orduan Gobernuak osatuko du batzorde bat jende oso argiek arrantza iraunkorrerako formularik berriena pentsatu dezaten. Eta proposatuko dituzte eskifai bakarreko txalupa txikiak, sare eta otar egonkorrak usatuko dituztenak, egunero arrantza egingo dutenak hurbileko herrietan baporetik zuzenean saltzeko. Orduan atzera begiratuko dute eta konturatuko dira: ‘Ostia!’. Gaur egun horixe ari gara-eta egiten...”

Itsasoaren egoera tamalgarriaz gero eta gehiago dakigun arren, lehorrean arrain asko eta merke eskuratu nahi dugu. Eta lehorrean, oilasko merkearen eskaria asetzeko granja erraldoiak eraiki diren moduan, itsasoan ugaritu dira bapore handiak eta harrapari teknika bortitzak, arraste, haztegi, eta abar.

Hallsek salatzen du Britainia Handiko ontzidiaren %80 bapore txikiz osatuta egon arren, hauek doi-doi harrapatzen dutela mahaietara iristen den arrainkiaren %8. Itsasbazterretik hurbil aritzen diren txalupok dira arraina gehien zaintzen dutena, baina atzerriko produktuekin egiten zaien gerrak eta ontzi handien konkurrentziak hondora daramatza. “Ontzidia galtzen badugu, eta horretan ari gara gaur, berarekin galduko ditugu haien inguruan bizi diren kostaldeko herriak, eta galduko ditugu kultura eta ondarea, gure uhartearen nortasunaren osagai funtsezkoa dena”. Hala omen da euskaldunona ere, edo agian hala zen esan beharko.

Amildegian amai daitekeen deriba eteteko, sokaren bi muturretan egin behar dira aldaketak, Monty Hallsen aburuz. “Lehorrekook gure ohiturak aldatu behar ditugu, erosteko moldeak aldatu. Arazoaren alde honi ezikusia egiten diogu. Nabarmenago ikusten dugu arrantzaleek aldatu beharrekoa: aparailuak usatzeko modua kanbiatu behar dute, itsasoa kontserbatzeko 2013rako antolatu nahi dugun eskualdekatzea errespetatu behar dute. Baina geuk ere aldatu behar dugu, eta modu iraunkorrago batean erosten hasi”.

Kornuallesko kostan miseratan debilen baporean aritu da Halls. Nasa eta otarretan harrapatzen dira krustazeoak, misera edo abakando, otarrain eta txangurru. Biltzen dutena arrantzaleei duela 20 urteko prezioan pagatzen zaienez, hauek gero eta otar gehiagorekin lan egitera behartuta daude, itsasoan milaka paratzen dituzten ontzien eta atzerritik bi sosetan inportatzen den jeneroaren erdian lehiakor izateko.
Itsasoa bizirik atxikitzeko politikak legeekin batera prezioen egokitzea ere ekarri beharko du. Alegia, lehorrekoak arraina garestiago erostera konformatu daitezela, baldin eta ontzi txikiek harrapatua bada. “Ohartzen naiz honi askok klase ertaineko baten iritzia dela esango duela. Bakarrik eta lanik gabe hiru haur aurrera atera behar dituen emakume batek esango dizu bere arazoa dela ahalik eta arrainik merkeena bilatzea. Ulertzen dut.  Baina aukeratzeko ahalmena dugunok era jasangarrian harrapatutako arrainari saria eman beharra daukagu”.

Euskal Herrian ere agian zabalduko da arrantzari buruzko eztabaida, itsasoaren osasuna eta arrantzaleen bizimodua uztartuko dituena. Lerrook idazteko unean jakinarazi du Berriak Bizkaia eta Gipuzkoan hegaluzea eta hegalaburra denek txalotutako teknika iraunkorrez harrapatzen dituzten arrantzaleek beren eskubideak saldu dizkiotela Mediterraneoko hegaluze faktoria kutsakor eta suntsitzaileenari.


Newest
Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etena kinka larrian, Israelek 620 preso palestinarren askatasuna gerarazi ostean

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude