Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Perfekzioa (I). Lasarte

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Idazten hasi naizen artikulu hau izango da inoiz idatzi dudan inperfektuena, badakit. Salba dezadan nire burua, esanez perfekzioari buruz hitz egiteak ez nauela obra perfektu bat egitera behartzen, bestela bada ere nik nahi izango nukeena.

Aspalditik neukan gogoa gai honi heltzeko; zehazki, urte dezentez medioetatik aparte egon ostean, berriro hasi nintzenean hau bezalako artikuluak idazten, nolabait irakurleen iritziekin enfrentatzen, eta beraz etengabe hasi nintzenean berriz ere nire testuak zalantzan jartzen, berridazten, leuntzen, zorrozten, ukitzen eta ukatzen. Ukatzen nituelako ukitzen nituen, eta ukitzen nituelako ukatzen. Laburbilduz, esan dezadan perfekzionista sendaezina naizela eta horrek etengabeko aldaketara naramala, ustez hobetzeko asmoz. Ustez. Zeren perfekzionismoa parkinson moduko bat da: iritziak eta ikuspuntuak etengabe mugitzen zaizkizu dantza urdurian, eta, azkenean, mugimendu eta zalantza hori hain da frenetikoa, ezen erabateko inmobilismoa baitakar, blokeo totala, jarduera sortzailearen paralisia. Hala gertatzen omen da gaixotasun hori dutenekin ere: gorputz-adarren dardarak atal horien paralisia dakar, eta gelditasun horrek izan dezake antz apur bat nolabaiteko perfekzioarekin, dagoeneko gorputza ez baita lehen bezala dardarka dantzatzen, baina ez, urrun segitzen du gorputzak perfekziotik, ehun aldiz ukitutako eta ukatutako testuak ere urrun jarraitzen duen modu berean.

Gai honi buruz idazteko erabakia, baina, Manuel Lasarte hil zenean hartu nuen. Albistea jakitean, hari buruzko zerbait idatzi nuen arin-arin Facebooken, leitzarrak eragiten zizkidan inpresio txiki batzuk aipatuz: bere seriotasuna, hitz neurtu eta zehatzen erabilera, eta taula gainean zuen elegantzia. Ausardia faltagatik, eta gehiegi esatea zela iruditzen zitzaidalako, ez nuen perfekzioari buruzko ezer jarri. Hurrengo egunean, Jon Lopategiren hitzak irakurri nituen Berrian: “Bertsolari perfektu bat aukeratzekotan, Lasarte aukeratuko nuke. Goxoa kantaeran, perfektua neurrian eta erriman, euskara sekulakoa... gehiago ezin zitekeen eskatu. Perfekzioa zeukan euskararen aldetik eta teknikaren aldetik”. Poztu nintzen, norbait ausartu zelako perfekzioaren langa non zegoen esatera, eta, batez ere, gaztetan Lasarteren kaseteak entzuten nituenean sentitzen nuen txundidura hura izendatzeko modua badudalako orain: hura zerbait perfektua zen, artean hainbeste ez nekien arren.

Gutxi aritu izan nintzen gaztetan bertsotan, eta aritutako hori, txarto. Nerbioak jota, ezin ideiak behar bezala azalduta, neurrian ezin kabituta, beti motz edo luze, praka estuegietan sartu nahi eta ezinean, inperfekziora heltzeko ametsean beti. Perfekziora heltzea beste batzuen lana zen, nire ligatik aparteko zerbait. Sufrimendua zen hura, hitz eta esaldi perfektuen aldaretxo haren erdian agertzea, jendea zuri begira. Eta uzten duzu bertsolaritza, eta pasatzen zara idaztera, finean material bera erabiliz baina beste patxada batekin, eta hasieran uste duzu hor bai, hor joko duzula noizbait perfekzioaren tontorra, hitzak zure eskuetan daudelako eta ez zure ahoan, baina ez: 10-8ko neurririk gabe, errimarik gabe, gaur bezala 3.400 karaktereen ohatze erosoan etzanda egonda ere, ezin perfekzioari buruz ganoraz hitz egin. Eta entzun nahiko zenuke Manuel Lasartek nola kantatuko liokeen perfekzioari, nola definituko zuen gaitz jasanezin hau, nola esango zuen, bisaje triste harekin, berak izugarri sufritzen zuela perfekzioaren aldarean.


Newest
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Eguneraketa berriak daude