Kaliforniako IBM laborategiko eta Alemaniako CFELeko ikerlariek inoiz lortutako memoria-unitate fisikorik txikiena fabrikatzea lortu dute. Gailu berriak bit bat gorde dezake burdinazko hamabi atomo besterik ez erabilita. Ondorioz, byte bat, hau da, zortzi bitez osatutako memoria unitatea, 96 atomotan gorde daiteke.
Zientzian eta teknologian miniaturizaziorantz egiten ari den lasterketan oso garrantzitsua da lorpen hori, ez baitugu ahaztu behar gaur egun ohiko memorien artean unitaterik txikienek milioika atomo behar dituztela byte bat gordetzeko.
Lortutakoak abiaduran eta informazioa gordetzeko ahalmenean izango du garrantzia. Datozen hamarkadetako ordenagailu eta tresna eramangarriek gaur egungo paradigmak irautea ziurtatuko dute. Hots, gero eta txikiagoak, gero eta pisu gutxiagokoak eta gero eta azkarragoak.
Sometimes I don't know if it's too much. That we're eating a pipe, that we're talking about anything else, that we're bringing it up. We like to speak aloud, to leave almost no pause, to cover the voices, to throw a bigger one. Talk about each one of them, each one of them, what we... [+]