Hara militante nekagaitz bat indibidualismoaren aroan!
Enetzat plazer bat da, hastapenetik programatua zen behar natural bat. Ez dut militantzia errazik ezagutzen, baina inplikatu ezean, egoerak nekez egiten du hobera. Indibidualismoa liberalismoaren deklinabidea da.
Esadazu auzolanak askatuko gaituela.
Auzolana bizitza soziala ahalbidetzen duten lurralde eta laborantza moldeetan baizik ez da posible. Laborantza industrializatuan ez dago harreman sozialik, beraz auzolanik ere ez.
Hasi gara sistema salatzen!
Sistemak dena deshumanizatzen du, orori balore ekonomiko eta finantzieroa emanez. Erruak banatzeko tenorean, alta, pertsonak dira kulpabilizatzen.
Zer diren gauzak, bizitza osoa instituzioekin borrokan, gero Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortzeko!
Gu izan gabe ezin dugu besteekin harremanik izan, eta izateko gure tresnak behar ditugu. Tresna horiek eraiki ezean ez gara, eta besteak baldin badira eta gu ez, menpekotasun harreman batean sartzen gara.
Musulmanak Mekara nola, Euskal Herriko laborari guziak Ainhize-Monjolosera begira jarri dituzue?
Ez da ez erraza ez naturala Araba edo Bizkaiko laborari bat Ainhizera so ezartzea. Oraingoz, zentzu horretan antolatzen ditugunak konbikzioz antolatzen ditugu, ez baitezpada naturaltasunez. Agian, egungo lanari esker, bihar naturala izanen da.
Zuentzat estatuaren aurkako kalapita da naturala.
Oraindik ez dakit kalapitak gertatu dena Euskal Herrian gertatu delako ala egitura publikoaz aparteko beste egitura paralelo bat sortu dugulako izan ditugun. Pentsa, estatuaren arkitektura gainbehera botatzeko bidea markatzea leporatzen ziguten!
Botere politikoari bataila irabazteagatik zorionak, baina botere ekonomikoari ere egin beharko zaio aurre, ezta?
Errealitate bat nagusitzean ez da beti besteen hutsa, norberea ere bada. Boterearentzat ni ekoizlea naiz eta zu kontsumitzailea, baina ezin ditugu ideia berdinak partekatu? Kategoria bertikaletan sailkatu nahi gaituzte, baina pertsonak tranbertsalak gara.
Barkatuko didazu, baina ez dakit sindikalista edo politikari baten hitzak diren horiek.
Enetako sindikalismoa izan da politika egiteko manera eraginkorrena. Alta, beti errefusatu dut alderdi edo hautagai politiko baten alde publikoki deitzea. Bakoitzak pentsa dezala gure eguneroko lanak zer norabide politiko duen.
Orain ulertu dut, politikarako jauzia prestatzen ari zara!
Ez dut baztertzen baina... Laborantza Ganbara sortu baino bi urte lehenago ez genekien halakorik egingo genuenik eta bideak egin digu argi. Espero dut hemendik bi urtera eginen dudanera ere bide berak eramanen nauela, ez naizela bidez aldatuko
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Epistemology, or theory of knowledge, is one of the main areas of philosophy, and throughout history there have been important debates about the limits and bases of our knowledge. Within this we find two powerful corridors that propose different ways of accessing knowledge: The... [+]
We learned this week that the Court of Getxo has closed the case of 4-year-old children from the Europa School. This leads us to ask: are the judicial, police, etc. authorities prepared to respond to the children’s requests? Are our children really protected when they are... [+]