Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hego Poloan ez da garailerik

Espedizio britainiarra Hego Poloan. Goian, erdian, Scott kapitaina.
Espedizio britainiarra Hego Poloan. Goian, erdian, Scott kapitaina.AP Photo / Cambridgeko Unibertsitatea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Antartika, 1912ko urtarrilaren 18a. Robert Falcon Scott kapitaina buru zuen espedizio britainiarra Hego Polora iritsi zen. Baina haien aurpegietan ez zen irribarrerik, iristean Norvegiako bandera bertan zegoelako. 34 egun lehenago Roald Amundsen izan zen Hego Poloa zapaltzen lehena. Nolatan lortu zuen Norvegiak, herri gazte eta txikiak, potentzia britainiar ahalguztiduna lehia horretan mendean hartzea?

Hasteko, Amundsenek amarrua erabili zuen. Bere espedizioa isilean abiatu zen, eta bidean zela Scotti eta Norvegiako errege Haakoni telegrama bidez jakinarazi zien erabakia. Lau eguneko abantaila lortu zuen horrela, baina tarte hura ez zen helmugan erabakigarria izango.

Lerei tiratzeko, norvegiarrak 52 txakur eskimal bildu zituen. Scotten taldeak, aldiz, bide hasieran soilik erabili zituen txakurrak eta tarterik handiena espedizioko kideek beraiek lerei tiraka egin behar izan zuten. Amundsenek, bidean, txakur asko hil zituen gainerako txakurrak eta espedizioko kideak elikatu ahal izateko. Baina Scottek ez zuen animaliarik sakrifikatu nahi.

Pertsonak aukeratzerakoan ere finago ibili zen norvegiarra: txakurretan aditu bat, mugazain bat, eski txapeldun bat eta balea-arpoilari bat bildu zituen. Scotten taldekideak ez zeuden espezializatuta, eta ez zuten ia esperientziarik latitude haietan.
Amundsenek bete-betean asmatu zuen aholku eske inuitengana jo zuenean. Haien berokiak erabili zituen, haien elikadura ohiturak aintzat hartu zituen... finean, haien esperientzia bere egin zuen. Britainiarrak, berriz, potentzia esploratzaile nagusia izan ziren mende askotan, eta ez zuten uste inoren laguntza behar zutenik.  

Eta, azkenik, Amundsenek zortea lagun izan zuen. Ordura arte mapetan ez zegoen glaziar ezezaguna zeharkatzeko erabaki arriskutsua hartu zuen, bidea laburtzeko, eta ez zuen eragozpen handirik topatu. Scottek, ordea, bide “zaharra” aukeratu zuen, teorian seguruagoa. Baina britainiarrek ez zuten eguraldia alde izan. Hego Polora lehenak ez iristeaz gain, espedizioko kide guztiak itzuleran hil ziren, kanpamendu nagusira iritsi baino lehen.

Hala, Scotten porrota erabatekoa izan zela esan daiteke. Baina lehiakidearen garaipena ez zen itxuraz erabatekoa izan. Roald Amundsenek berak zera esan zuen Hego Poloa zapaldu zuen lehen gizakia izan eta hilabete batzuetara: “Ez dut inor ezagutzen bere desioen hain aurka dagoenik. Txikitatik Ipar Polora iristea izan da nire ametsa, eta Hego Polora iritsi naiz”.


Newest
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude