Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Badago alternatibarik

  • Herritarrak krisi ikaragarria jasaten ari dira “merkatuek” eraginda. Banku handiek, nazioarteko inbertitzaileek, Nazioarteko Moneta Funtsak, eta Europar Batasuneko gobernuek osatzen dituzte merkatu horiek, eta kontzientzia publikoan zabaldu nahi dute ez dagoela beste alternatibarik kapitalismo basatia baino. Baina bai, badago alternatibarik. Horixe azaldu digute Vicenc Navarro, Juan Torres eta Alberto Garzón adituek Hay alternativas liburuan.

Finantza krisiak arriskuan jarri du mundua agintzen duen sistema kapitalista. Ekonomia eredu horretan sakontzea eta herritarren ongizatea murriztea baino ez dute proposatu nazioarteko liderrek. Hainbat adituren ustez, aldiz, badago alternatibarik.

Hildako gehiago uzten ditu bide bazterrean, egunetik egunera, finantza, ekonomia eta lan munduko krisiak: enpresen itxiera, ordainketak etetea, kiebrak, Enplegu Erregulazio Espedienteak (EEE), langabetuen zerrenda etengabe handitzea –Espainiako Estatuan ia bost milioi langabetu daude (%20) eta Frantziako Estatuan ia hiru milioi (%9,3)–, murrizketak… Nahikoa da egunkarietako lerro-buruak irakurtzea esaten ari garena ziurtatzeko.

Hego Euskal Herrian, egoera ez da oso bestelakoa. Langabezia tasa hazten ari da eta %14 ingurura iritsi da jadanik. Azaroan, lau lurraldeetako langabetu kopurua 190.813koa zen, urrian baino 3.441 langabetu gehiago eta duela urtebete baino 15.299 gehiago. 2012 urtean, gainera, ez dirudi egoerak hobetzera egingo duenik. Izan ere, EEEak ugaritzen ari dira, eta murrizketa sozialak eta langileen eskubideen kontrako erasoak bidea egiten ari dira enpresa publiko eta pribatuetan. Bazterturik dauden herritarren diru-sarrerak, alegia, errenta basikoarekin ozta-ozta bizi direnenak urritzen ari dira, eta jende gutxiagorengana iristen dira gainera. Esklusioaren eta pobreziaren zakua loditzen ari da. Hurrengo urtean atzeraldia espero da ekonomian, esportazioak gutxituko baitira –Euskal Herriko ekonomiarentzat oinarrizko arloa– eta kontsumoak behera egingo baitu.

Bitartean, krisitik ateratzeko errezeta bakarra defizit publikoa murriztea dela diote, inbertsioa abandonatu eta merkatuei errentagarritasuna bermatzeko. Aldiz, erreforma fiskala ahantzi dute, baita amarruak eta paradisuak pertsegitzea ere, bankariek eta aberastasun handiek ederki asko ezagutzen dituzten horiexek hain zuzen. Eta horrela, langabezia eta desberdintasun soziala haztea baino ez dute lortu.

Egoera are larriagoa da, kontuan izaten badugu gizartea gidatzen eta kontrolatzen dutenek euren hedabideak erabili dituztela iritzi publikoan porrot sentsazioa zabaltzeko, eta kapitalismo basatia baino beste alternatibarik ez dagoen ideia errotzeko. Merkatu horien ase ezinezko goseari eta harrapaketari laguntzen diote horrela.

Badago alternatibarik

Ez da egia alternatibarik ez dagoenik. Badaude. Azken urteotan ekonomista ugari ari dira alternatiba horiek teorizatzen. Esaterako, 2010ean Frantziako lau akademikok Manifeste d’économistes atterrés (Ikaratutako ekonomisten manifestua) idatzi zuten alternatiba horiek plazaratuz, eta hilabete gutxiren buruan 3.000 pertsona kualifikatuaren babesa jaso zuten. Berrikitan, beste hiru adituk lan zorrotza idatzi dute ildo beretik. Kataluniako Vicenc Navarro zientzia politikoetako katedradunak, eta Espainiako Juan Torres eta Alberto Garzón ekonomistek idatzitako Hay alternativa. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España (Badago alternatibarik. Espainian enplegua eta ongizate soziala sortzeko proposamenak) liburuaz ari gara. Argitalpena www.rebelion.org wegunean irakur daiteke oso-osorik pdf formatuan. Hasiera batean Prisa taldeko Santillana argitaletxeak eraman behar zuen paperera, baina azken orduan egileei jakinarazi zien ez zela publikatuko. Ondorioz, Internetez kontsultagai jartzea erabaki zuten. Zein interesi erantzuten dio Prisak?

Liburuaren aitzin-solasa Noam Chomsky idazle ezagunak idatzi du, eta bertan dio bizi dugun egoera honek ez diela “naturaren legeei, arau ekonomikoei edo izenik gabeko indarrei erantzuten, erakunde-egiturek euren mesedetarako hartutako erabaki zehatzei baizik”. Chomskyk dioenez, horrek berdin segituko du, baldin eta erabaki eta planak itzularazten ez badira ekintza eta mobilizazioekin. Bere ustez, konpromisoa behar da epe motzera egingarriak diren programak aurrera ateratzeko, baita “erakunde zapaltzaileek duten zilegitasunik gabeko autoritatea zalantzan jartzeko” ere. “Garrantzitsua da alternatibak badaudela nabarmentzea” dio pentsalariak eta M-15eko mobilizazio gisakoak jartzen ditu adibidetzat.

Horretarako, 115 proposamen zehatz egin dituzte liburuan. Esaterako, mundu mailako gobernu bat osatzearen alde daude, talde pribatu multinazionalei boterea murrizteko eta bestelako mundua eraikitzeko. Nazioarteko erakundeen demokratizazioa eskatzen dute (Mundu Bankua, Nazioarteko Moneta Funtsa eta Nazio Batuen Erakundea), aberastasunari loturik ez dauden eta beto eskubiderik ez duten botoekin. Finantza arloan zera proposatzen dute: espekulaziorako balio lezaketen finantza ohitura eta produktuak, maiztasun handiko eragiketak, banku-sekretua eta paradisu fiskalak debekatzea. Finantza eragiketentzako zergak ere eskatzen dituzte ekonomistok, eragiketaren erabilgarritasun sozialaren araberakoak.

Europar ogasun publikoaren alde

Vicenc Navarrok, Juan Torresek eta Alberto Garzónek europar estatu konfederatua proposatzen dute, azken batean. Zentzu horretan, Eurobako Banku Zentrala eraberritu behar dela eta Europako Parlamentuan azalpenak eman beharko lituzkeela diote: “EBZ egiazko banku zentrala bihurtu beharko litzateke, eta ez egun dena: bankuen lobby bat”. Horrez gain, europar ogasun publiko bat ere eskatzen dute, orduan eta errenta altuagoa izan orduan eta karga fiskal handiagoa ezarriko duen gehikortasun izaera sakona izango duena. Kalifikazio agentzia pribatuei zor publikoa neurtzea debekatu beharko litzaiekeela ere diote egileek eta horretarako agentzia publikoa sortzeko beharra ikusten dute. Europako Inbertsio Bankua indartzearen alde dira, inbertsio horiek egungo garapen eta produkzio eredua aldaraztera bideraturik badaude behinik behin.

Liburuan, kapitalaren kontrolaz asko hitz egiten dute, mugimendu espekulatzaileekin amaitzeko modu bakartzat baitute kontrol hori. Bestalde, Europan soldatak ezartzeko koordinazioa behar dela uste dute Navarrok eta bere bi kideek; hori lortzeko, Europa osorako hitzarmen-kolektiboak dituzte aipagai, lanaren eta kapitalaren arteko akordioa egitea alegia, errentan soldatek duten pisua pixkanaka errekuperatzeko helburuz, beti ere: “Bhaduri eta Marglin-en eredutik abiatuta egin diren ikerketa enpirikoek diote Europako ekonomia gehienetan hazkunde ekonomikorako onena soldatak igotzearen alternatiba dela”.

Krisiaren erantzuleak depuratu

Baina batez ere, krisiari aurre egiteko berehalako erantzunak behar dira. Finantza eta ekonomiaren arloan munduan esanguratsuak diren pertsonek osatutako batzorde bat osatu eta ardurak depuratzea ezinbestekoa dela diote alternatiba plazaratu duten ekonomistek. Esaterako, Espainiako Estatuan higiezinen burbuila sortu eta zorraren maila muturreraino eraman duten politikari eta agintarien erantzukizuna argitu beharko luke batzorde horrek.

Zor publikoari dagokionez, adituen arabera, sinatutako kontratuen auditoria egin beharko litzateke, zilegitasunik ez duten kontratuak aurkitzeko. Horrez gain, Europako Banku Zentralak zor publikoaren tituluak jaurtitzeko aukera izan dezala exijitzen dute, herrialdeen aurrekontuak eta laguntzak finantzatzea lagunduko bailuke horrek. Europako edozein erakunde egitura aldatzeko, erreferendum loteslea ere proposatzen dute Navarrok, Torresek eta Garzónek.

Lehendik pribatizatze prozesuak jasandako enpresa handien eta aurrezki kutxen nazionalizazioa ere eskatzen dute, “baina ez banku pribatu arduragabeek orain arte egin duten negozio bera egiten jarrai dezaten” diote, baizik eta produkzio jarduera jasangarriak finantzatzeko eta merkatal banku pribatuaren kontrapisua izan dadin. Bestalde, banku publiko handi bat sortu beharko litzatekeela uste dute, gisa horretan enpresek eta laguntza behar duten norbanakoek kredituak aiseago lortzeko. Ildo horretan, bankuek eta finantza aktiboek lortutako ohiz kanpoko etekinei zergak jartzea derrigorrezkoa dela diote.

Baina erantzukizun eta zigorretatik harago, kontsumo eta produkzio eredua aldatzeko proposamenak ere egiten dira Internet bidez zabaldu duten liburuan. “Ekonomista konbentzionalek BPGan soilik jartzen dute begia (...) baina ez badituzte aintzat hartzen energia gastu erreala, hondakinak, eta hazkunde horrek dakarren naturaren kontsumoa, erabat engainagarriak diren kontuak egiten dituzte. Gisa horretan, naturaren oinarrian ezinezkoa den produkzio eta kontsumoa bultzatzen dute”. Horren aurrean, ekonomia ekologikoagoa (ikus Net Hurbil, 48 orrialdean) lehenetsi behar da, eta tokian tokiko enplegua sortzeko, adibidez, nekazari eta lehengai saltzaileen kooperatibak interesgarriak dira egileen aburuz; produktuak herrietan banatzea ekarriko luke bitartekariek egun duten pisu demasa arintzea. Funtsezkoa da produzitzen eta kontsumitzen diren tokiak hurbiltzea “merkatal zentroen kulturarekin” amaitzeko bidean. Jakina, horretarako herrietako merkatari txikiei finantzatzen lagundu behar zaie.

Vicenc Navarrok, Juan Torresek eta Alberto Garzónek neoliberalismoaren filosofiaren ardatzak desmuntatzen dituzte liburu honen bidez eta beste Europa bat posible dela aldarrikatzen dute.


Newest
A. A. A.
That Aznar helped Aitor Esteban?
Aitor Esteban will be the next president of the EBB of the EAJ and the EAJ will thus sell that, with the renewed leadership, the new leadership is ready to continue the process of renewal of the party.

Aggression against the linguistic requirements of the local police in Donostia, Astigarraga and Usurbil
The City Council of Donostia-San Sebastián appealed in September 2024 because in January of the same year the judges annulled the B2 language requirement of both municipal police officers. The Supreme Court of the Basque Country will not even refer the appeal to the court... [+]

Ikama denounces the professor of the Alava Campus of the UPV/EHU who disseminates "fascist messages"
Ikama, a professor at the Faculty of Pharmacy of the University of the Basque Country (UPV/EHU) in Vitoria-Gasteiz, has denounced the dissemination of “fascist messages” on social networks. Last September, the UPV expelled a professor from the Leioa Campus for his messages on... [+]

230 musicians express their support for Raimundo el Canastro and claim that it is legitimate to criticize power through music
Among the signatories are Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen and Tatxers. A list of 237 musicians has been published.

The Shadow Vagina
Here the lie reigns

Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.

-------------------------------------------------------
 
Verse to... [+]





Fascist Attacks in Lower Bidasoa and Devenir Europeo
Fascist, xenophobic or homophobic attacks are also on the rise in the Basque Country, and concern has spread here and there. The Bajo Bidasoa belongs to the areas affected by these attacks, where, specifically, most of the attacks and/or actions are carried out by the group... [+]

The University of Los Angeles makes available videos of the unpublished war of 36
Images of San Sebastián and other municipalities of Gipuzkoa can be seen on the university website.

2025-02-07 | Aiaraldea
The Municipal Government of Amurrio has been surrendered the attachments of 1,700 citizens and agents in favor of the restoration of the subsidy of the Media Ayaraldea
Several media workers and partners attended the plenary of the City of Amurrio a week ago to denounce the elimination of the subsidy for the second year. The mayor, Txerra Molinuevo, gave no answer.

Presentation of the legislative proposal for the removal of elements with fascist symbology from the Monument to the Fallen and the creation of the interpretation center
The PSN, EH Meetup and Future Yes presented today with the signature of the parliamentary groups and will have the support to be approved.

2025-02-07 | Gedar
The attacking teacher of the Eunate school in Borrería gets the students to leave
According to the IA of Pamplona, this teacher sexualized students and justified the violations. Last Friday they held a sit-in and had a collection of signatures in action to dismiss the teacher.

2025-02-07 | Uriola.eus
Two men report homophobic attack in Bilbao
A group of four or five people were beaten as well as made homophobic insults.

2025-02-07 | Euskal Irratiak
by Ximun Fuchs
"Because the Basque offenses are so insulting that we are not emotional cripples"
The company Le Tampographe Sardon has for sale the stamp box of 24 lashes. It is available online. It is the actress Ximun Fuchs who has made the selection work, since insults are a "work tool" for her.

Some tools for mental health care in activism
Some activists have compiled the impatience of activists and created a guide to address them collectively. They have worked on issues such as stress, fear, frustration and fatigue.

Eguneraketa berriak daude