Egunero irakurtzen ditugu genero indarkeriaren adibideak prentsan. Maiz begiratu ere ez ditugu egiten, baina nago berri horiei erreparatzen diegunean, beti dugula emakume mota jakin bat buruan: heldua edo adindua, oinarrizko ikasketekin, atzerritarra, bikotearen menpekoa ekonomikoki... Horregatik agian ez zaigu burutik pasatzen ere egun nerabeak diren horiek tratu txarrak jasango dituztenik urte batzuen buruan.
Haatik, bortizkeria ez da bakarrik labankada, zartakoa edo heriotza; ez da bakarrik helduen kontua. Izan ere, nahi baino gehiago dira nolabaiteko tratu txarra onartzen duten neskatoak gaur egun. Badira mutil gazteak neskalagunak beren ingurutik isolatzen dituztenak eta kontrolatzen dietenak zein arropa mota jartzen duten, nola makilatzen diren, zein zaletasun dituzten, norekin ibiltzen diren eta sakelakora deitzen dituzte etengabe zertan ari diren jakiteko. Jazarpen hori sotilagoa da batzuetan eta nabarmenagoa bestetan. Batzuentzat maitasun frogak omen dira, baina indarkeriaren hazia dira egiazki, eta, beraz, oso kontuan hartu beharrekoak.
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier... [+]