Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Gure haurrek badakite euskara hemengoa dela"

  • Anika Luján tuterarra da eta dozena bat urte daramatza Argia Ikastolan. Azken hiru urteetan zuzendaria da. Magisteritzan, AEKn eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian ikasi zuen euskara.

Tutera Nafarroako eremu ez-euskaldunean dago. Duela 26 urte arrotza al zen herritarrentzat ikastola? Eta gaur egun?

Bospasei familia elkartu ziren ikastolaren sorreran. Lehen hiru tokiak Tuteran izan zituen ikastolak: peña, etxebizitza eta behitegia. Lehenengo Nafarroa Oinez eta gero, 1995ean inauguratu zen eraikuntza hau. Ordutik, gero eta ikasle gehiago, gero eta familia gehiago elkartu dira ikastolan, familia anitzak. Beti euskara izan da familiak mugitu dituena, baina ikastola handitzen joan den heinean familien motibazioa anitzagoa da.

Kontuan izan ikastolaren lehen urteak ez nituela barrutik bizi izan. Halere, jende askok ez zekien ikastola zegoenik ere. Ikasle gutxi zituen. Gero, bi Nafarroa Oinezak etorri ziren eta bai, ezagunagoa egin zen. Baina bai, herrian sentimendua beti izan da, “ze arraroak ikastolako horiek”. Baina ez zentzu txarrean, arrotzak besterik gabe.

Nire ustez, ikastola arrotz sentitzeko beste faktore bat ikastetxearen kokalekua da, ez gaude Tuteran, Fontellas herrian baizik. Tutera erdian egongo bagina, eskola bat gehiago izango ginateke. Fontellasen egoteak badu prezioa beraz. Bestalde, ikastola oso ondo dago Fontellasen, argitsua da, zuhaitzak ditu, paisaia ikusten da leihotik…

Euskaraz irakasten duen eskola pribatua zarete.

Ikastola Erriberakoa da, gure ikasleak Tuteratik eta beste hamaika herritatik etortzen dira. Bokazioa eskualdeko ikastola izatea da, gutxi gorabehera ikasleen bi heren Tuterakoak dira eta beste herena gainerako herrietakoak. Euskaraz irakasten duen eskola pribatua? Ez pentsa, inguruko ikastetxe publiko gehienak A eredukoak dira, euskara ikasgai moduan dute. Batzuk behintzat euskarara hurbildu dira, badakite euskara badela.

Badirudi agintari politikoek, zonifikazioa aitzakia hartuta, argudiatu egiten dutela eremu ez-euskaldunean euskara ez babestea. Kaletarrek ere halako jarrerak al dituzte?

“Zer irrika daukazue euskararekin, hemen ez da inoiz hitz egin-eta?”. Horrelakoak diozu ezta? Esan esaten dira, kontzientzia eta sentimendu kontuak dira. Beste kontu bat dira eskubideak, denok ez ditugu berak. Eremu ez-euskalduna da gurea. Ikastolak 26 urte ditu, 2006-2007 ikasturtean legalizatu zuten. Lehen Paz de Ziganda ikastolan zeuden izena emanda gure ikasleak, eskola liburua ezin genien guk eman.

Orain ikastetxe kontzertatua da ikastola. Oso ondo, baina guk daukagun eskaintza Erriberan administrazioak ez du ematen. Kontzertuak gastuen zati bat ordaintzen du eta oso ondo, baina ez ehuneko ehun. Administrazioak eta jendeak erabiltzen duen argudioa da zerbitzu hori doan daukazula eskola publikoan. Ez da horrela, guk inguruan ez daukagu D ereduko ikastetxe publikorik, doan, beraz gu ez gara ari gastuak bikoizten. Guk ematen dugun zerbitzua administrazioak eman beharko luke.

Hainbeste herritatik ikasleak Fontellasera joateko nola moldatzen zarete?

Garraioa behar ez duten bakarrak Fontellaseko haurrak dira, Tuterakoek ere autobusa hartu behar dute. Autobusek lau ibilbide egiten dituzte, bi Tuteratik eta beste bi gainerako herrietatik. Familiek nafar gobernuari diru-laguntzak eskatzen zizkien eta hala moldatu dira hainbat urtez. Orain dela hiru-lau urte diru-laguntzak murriztu edo kendu egin dizkiete. Gurasoen gain dago garraio gastua.

Ikastolako haur-gazteek nola bizi dute ikastolan ikastea?

Ez dute modu berezian bizi. Normalean 18 hilabeterekin hasten dira, euskara ikastea normala da haientzat. Haurrengandik ez dut jaso inoiz arraro sentitzen direnaren aztarnarik. Tuterako haurren kasua ezagutzen dut hobeto, ez dakit Corellan arraro begiratzen dieten, baina ez dut uste. Beste eskolako haurrekin elkartzen direnean galdetzen diete: “Zu nora zoaz eskolara? Ikastolara? Eta euskaraz egiten duzu? Eta nola esaten da ez dakit zer?”.

Argia Ikastolako haurrek kalean ez dute euskara asko entzungo.

Ingelesarekin dagoen desberdintasuna kontzientzia da. Haurrek badakite ingelesa kanpoko hizkuntza dela, baina badakite euskara hemengoa dela. Kalean ez da jendea entzuten ingelesez hitz egiten, ingelesa irakasten duten ikastetxeetatik ateratakoan irakasleek gaztelaniaz egiten dute, ikasleek ere bai. Gu euskaraz bizi gara ikastolatik kanpo, irakasleok denok, eta ikasleekin saiatzen gara. Gurasoek ere bultzatzen dute. Euskara entzuten da kalean, ez asko, nahiagoko nuke gehiago entzutea. Haurrak bai, haiek entzuten dituzu euskaraz. Hizkuntza irakasteaz aparte, gure lana bada hizkuntzarekiko eta kulturarekiko sentimendua transmititzea.


Newest
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


We're children in the art of behel
The Wild Question podcast, which will feature children’s philosophy on the Axis, is intended to include children’s philosophy in workshops, not in vain. That’s what Iñigo Martínez promised us in this first episode. He has laid the foundations of the podcast, drawn the... [+]

With workers’ denial of judgment, Guardian makes chess mate in Laudio after years of play preparation
After most of the workers at the Guardian Llodio factory abandoned their way to court, the multinational managed to achieve what it wanted: to close a profitable company with total impunity. It’s not a one-day strategy, and although it’s a long way off, it’s been a... [+]

Eguneraketa berriak daude