Citizen Kane. Zuzendaria: Orson Welles. Gidoilariak: Orson Welles, Herman J. Mankiewicz. Aktoreak: Orson Welles, Joseph Cotten. 1941, AEB. 119 min.
“Tira, hitz bakar batek ezin du bizitza oso bat azaldu”, dio kazetariak, Charles Foster Kanek hil aurretik jaurtiriko berbaren (“Rosebud”) esanahia ezin asmatu. Bizitza osoa baino, izan ez duen, izan zezakeen, erauzi zioten bizitza laburbiltzen du protagonistaren azken hitzak, baina ez dugu misterioa gehiegi argituko, akaso baten batek ez baitu oraindik ikusi Orson Wellesen Citizen Kane filma. Aurten 70 urte bete ditu pelikulak eta aitzakia egokia izan daiteke urte mordoxka pasatuagatik indarrik galdu ez duen lan honetaz (bir)gozatzeko.
Erantzunen peskizan, Kane gertutik ezagutzen zuen jendea elkarrizketatuko du kazetariak, hildakoa errukiz, gorrotoz, miresmenez gogoratzen duen jendea. Eta erretratu osatua lortu arren, sakonean ez dugu jakingo benetan zer bilatzen zuen Kane eszentrikoak, mundua aldatu nahi ote zuen, boteretsu izan, herritarren maitasuna eskuratu… Hori guztia desiratzen zuen beharbada, jauregitzar batean bakarrik amaitu zuen 37 egunkariren jabeak. Ikuslearen jakin-mina handituz joango da, protagonistaren nortasun konplexua estalgabetu ahala, ankerra bezain erakargarria: harroa, despota, handinahia eta egozentrikoa, nahierara erabiltzeko tresna pertsonaltzat zituen egunkariak, berriak asmatuz, iritzi publikoa manipulatuz, ingurukoak mehatxatuz; neurrigabe xahutzen zuen dirua; eta populismo merkearekin irabazi nahi zituen hauteskundeak, berak zekielako zer den herriarentzat onena. “Mundu guztiak pentsatuko du pentsatzeko nik agintzen diodana”. Wellesek zuzenean gaztigatzen ditu –gaur egun oraindik dirauten– sistema politikoa, ekonomia kapitalista, kazetaritza eredua. Eta errealitateak maiz fikzioa gainditzen duenez, William Randolph Hearst kazetari estatubatuarra dago erretratu gupidagabe horren atzean –pelikula boikotatu zuen Hearstek–: hedabide inperio baten buru, sentsazionalismoaren sortzailea izan zen, tresna politiko gisa erabili zituen bere komunikabideak eta eskandaluetan eta manipulazio mediatikoan oinarritu zuen jarduna. 1897an, Kuban zuen marrazkilariak esan zionean dena lasai zegoela eta ez zela gerrarik izango, ondorengoa erantzun zion Hearstek: “Zuk irudiak jarri eta nik jarriko dut gerra”.
Teknikoki goraipatua izan da Citizen Kane, garairako berritzailea. Izaerak, egoerak eta botere-harremanak fin irudikatzen ditu kamerak, angeluen, enkoadraketen, perspektiben, sakoneraren bidez, eta dotorea da argi-ilunen jokoa, itzalean uzten duenaren garrantzia eta sinbolismoa. Gezurra badirudi ere, publikoa harrapatzeko gaitasuna duten irudi ahaltsuok 25 urterekin errodatu zituen Orson Wellesek. Bere lehen filma izan zen eta askatasun osoz egiteko baimena eman zioten, irratian arrakastatsu aritu ostean. Munduen gerra-ren dramatizazioa egin berria zuen irratian, estatubatuar andana beldurrak airean jarriz, estralurtarren inbasioa benetan bizi zutelakoan. Horrelakoengatik, historiara pasa da The land of the Basques dokumentalaren autorea.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]