Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Literatura unidirekzionala

  • Literatura Unibertsala bildumako titulu berriak hautatzeko lanean ari diren honetan, sail horren orain arteko ibilbideaz jardungo dugu hurrengo lerroetan, euskaraz gustura asko leituko genituzkeen zenbait idazle proposatuz, baita zenbait aspektu ekonomiko,
     estetiko eta –Euskal Herrian gaudenez, ezinbestean– juridiko ere.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sarkasmorik gabe derragun EIZIEren egitasmo den Literatura Unibertsala bilduma izan dela gurean –Igela argitaletxearen apustuaz gain (43 ale Literatura Sailean, 7 Mintakan, 22 Sail Beltzean, eta 13 Enigman)– itzulpena sistematikoki egin duen egitasmo bakarra.

Saxofoia jotzen ez dakiten lehendakarien garaian praxi komunikatiboaren parte da egun zerbait egin aurretik iragartzea. Webgune kutreetan bezala, Lanean ari gara! irakurri dugu. Literatura Unibertsaleko izenburu berriak hautatzen ere lanean ari dira. Antza 153 aleko lehen fasea amaituta lemari bira emango dio bildumak, aurreko akatsak konpontzeko tenorean. Hemen eta han egindako adierazpenek kezka sortu didate, ez ote diren obren bila arituko baizik eta United Bizarres Of Benettonen xerkan, retolazeraz esatearren, idazleen presentzia literarioen bila. Harrigarria iruditu zait, operatiboki erraza iruditzen zaidalako, nola ez den kontsulta eta iradokizunetarako bide publikoa ireki fase berriari begira. Azken finean Euskararen Mapa (sic) bi ordutan egin daiteke garraio publikoan, eta Frantziako Euskal Herritik (sic) ere etor zitezkeen balizko bilera fisikoetara.

Susmoa dut katalogo berrian –anekdotikoki ez bada– ez dela poesiarik egongo eta halere nire ezinbestekoen ekarpena otu zait (Christine de Pizan, Anne Sexton, Marina Tsetaieva, Anna Akhmatova, Olga Bergoltz, Vladimira Cerepkova, Viola Fischerova, Else Lasker-Schüler, Claire Goll, Sylvia Plath, Ewa Lipska), saiakeran ere baten bat bururatu zait (Angela Davis, Rosa Luxenburg, Ulrike Meinhof, Judith Butler edo Mireille Boulaire hobetsiko nituzke Itziar Ziga edo Virginie Despentesen eredukoen aurrean) eta ez nituzke ahaztuko euskarazko merkatuan periferikoak diren generoak ere.

Balizko bilera hori irekia izan zitekeen, irakurleak joango lirateke, liburuzainak, filologiako eta itzulpengintzako lizentziadunak eta ikasleak, itzultzaileak eta kioskoetako saltzaileak. Gai zerrendan ezinbestekoa litzateke aztertzea zentrala izan den bilduma honek zer harrera izan duen, esaterako argitaletxeen itzulpen politiketan. Oker egon naiteke, baina salbuespenak kenduta uste dut bestseller berantiarrak hedatu direla azken urteotako argitalpenetan. Alegia, linbotik at infernua.

Ondasun publikoa behar lukeen bilduman eztabaidagai litzateke ere liburuen lizentzia, CEDRO bezalako erakundeetatik libro egonik Creative Commons lizentzietarik bat hautatzea dago, sareko hedaketa doako eta unibertsala barne. Papereko edizioak 4-10 euro arteko prezioa behar luke (eta ez 20-24), euskaldunok beti ordaindu behar izaten ditugun bidesariak gainditzeko tenorean. Beste aukera bat hileroko errenta eta ondasunen araberako ratioa kalkulatzea litzateke.

Fase berriari begira, eskergarria litzateke –literatura sistema normalduetan bezala– liburuen azalek ume eta nerabe literaturarako ohikoagoak diren ilustrazio infantilizatzailerik ez balute. Irudi luke erretxindua nagoela baina bilduma hau irakurtzen duten ia guztien iritziak jaso ditut, eta perdoneu, però algú ho havía de dir.

Pentsatzekoa da aholku hauek denak eta gehiago emateko jendea izanen dela, eta nik bezala gratos emanen dituela, inongo batzorde berezitako eskupeko estrarik gabe. Bestela ere erdaretan irakurtzen jarraituko dugu, unilateralki.


Newest
Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Israelgo kolonoek Oscar saridun palestinar bat jipoitu eta bahitu egin dute

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal atxilo hartu du Israelek Zisjordanian, hainbat informazioren arabera. Bere inguru hurbilenak ez daki, ordea, non dagoen.


Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude