Zer eman dizue Gaztea Maketa Lehiaketa irabazteak?
Erraztasun askorik ez. Promozio handia Euskal Herrian eta baliabide onekin diskoa grabatzeko aukera. Kontzertu gehiago irten dira, baina lana gogor egin behar da.
“Ohartu naiz nagusi egin naizela eta beldurtzen hasia naiz”. Punk-popa ez da ba gazte irauteko formula bat? Zer diozue punk-popa gaztetxoen estiloa dela entzuten duzuenean?
Musikak ematen dizu nahi duzuna izateko edo sentitzeko ahalmena. Hau da dagoen drogarik sanoena. Ez dugu uste 100% punk-pop garenik. Badakigu entzuteko estilo erraza dela, baina adin denetara bideratuta egon daiteke.
Zeren “zain” zaudete? Nora heldu nahi zenukete?
Lokalean aritzea gustatzen zaigu. Musika alorrean ez dugu orain arte inongo helburu handirik izan eta alfer samarrak izan gara. Orain arte stand by egoeran egon gara, “zain”. Orain kontzertu gehiago egiteko asmoa dugu.
“Egizu zuk nahi duzuna” da zuen leloetako bat. Punketik dator edo gizarte honetan biziraun behar izatetik?
Gure kasuan lotuago dago gaur egungo gizartearen egoerarekiko. Gure beldurren isla dira kantu askoren hitzak eta beldurra ematen digu zer punturaino mugatua dagoen gure nortasuna garatzeko ahalmena: besteek pentsatuko dutenari beldurra.
Zer gertatu zen BBK Live jaialdian?
Talde baketsu batek segurtasunekoen jarrera gogor eta justiziarik gabekoa bizi izan zuela. Antolaketa akats batek eraman gintuen erraz saihestu ahal zen egoera batera. Erakutsi zigutena da, ez genuela merezi bertan egotea; BBK Live jaialdian ginela Gaztea saria medio.
“Kanta dezagun guztiok batera mundu hobe baten alde”. Ez al da jarrera hippyegia?
Bai, guztiz. Baina uste dugu, gazteek “idealismo” puntu hori izan behar dutela, munduaren norabidea aldatu ahal dela. Zeinek proposatuko ditu ideia berriak, hasi baino lehen amore ematen badugu?
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Epistemology, or theory of knowledge, is one of the main areas of philosophy, and throughout history there have been important debates about the limits and bases of our knowledge. Within this we find two powerful corridors that propose different ways of accessing knowledge: The... [+]
We learned this week that the Court of Getxo has closed the case of 4-year-old children from the Europa School. This leads us to ask: are the judicial, police, etc. authorities prepared to respond to the children’s requests? Are our children really protected when they are... [+]