Emaitzek agerian utzi dute iritzi publiko eta publikatuaren arteko haustura. Ezker abertzale historikoa hedabide publiko zein pribatuetatik inoiz baino baztertuago egon den unean, inoiz baino deabrutuago izan den garaian, lortu ditu historiako emaitzarik onenak. Non gelditzen da masa-hedabideen indarra? Bilduk aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Bigarren indar politikoa da Hego Euskal Herrian. Beste horrenbeste esan liteke PP-PSE itunaz. Hedabide autonomikoetan Patxi Lopez inoiz baino presenteago egon den garaian lortu ditu PSE-k emaitzarik kaskarrenak. Iritzi publikoaren osaketan hainbat faktorek hartzen dute parte. Hedabideek garrantzi handia dute, baina ez dira guzti-ahaldunak, ezta monolitikoak ere.
Bilduk izugarrizko magnetismoa sortu du. Hedabideek kanpaina itzela egin diote. Boomerang efektua gertatu da. Ez da lehenengo aldia. Antzeko zerbait gertatu zen Katalunian 2004an ERCrekin. Josep Lluis Carod Rovira ETAren ordezkariekin bildu eta gero, Aznarren PPk izugarrizko kanpaina mediatikoa egin zuen haren kontra. Emaitza: alderdi errepublikazaleak inoizko boto-kopururik handiena jaso zuen. Bilduk hainbat tokitatik jaso ditu botoak; ez soilik Aralarretik edo EBtik, baita EAJtik ere. Hemendik bi urte barru egongo diren hauteskunde autonomikoetan ezker abertzale berria lehen indar politikoa izan daiteke, EAJri berari aurrea hartuta. Horretarako Sortuk alderdi legala izan beharko luke eta Aralarrek bat egin koalizioarekin. Ordurako, Arnaldo Otegik lehendakarigai bezala aurkezteko aukera izango balu, zein hautagai jeltzalek egingo lioke aurre?
Amaitzeko PP-PSE itunaz bi hitz. PSOEren gainbeherak toki txarrean utzi du paktu hori EAEn. Popularrek Gasteizko alkatetza lortu arren, zaila dirudi Javier de Andres ahaldun nagusia izatea Araban, EAJren, Bilduren eta EBren baturak gehiengoa ematen baitie.
Nafarroan zer? Gauza gehiegi ez dira aldatu. Eskuina nagusi baina gehiengorik gabe. Bilduk ez dio aurrea hartu NaBai-ri. Aralarrek EAEn Bilduren garaipena onartu behar duen bezala, Bilduk ere onartu beharko luke Nafarroa eta EAEren arteko harremanak definitzerakoan Aralarren bidea egokiagoa eta errealistagoa dela; eta epe ertainera begira eraginkorragoa, beti ere ETAren itzala behin betiko itzaltzen bada. Gogoratu, bestela, Loiolako negoziaketak zergatik hautsi ziren.
Bi hitzetan: panorama konplikatua gobernatzeko, baina oso interesgarria.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]