Playstation-a erabiltzen dutenek badakite jada euren datu pertsonalak, Sonyk izateaz gain, ezezagunen esku ere egon daitezkeela.
Apirilaren 20an, Playstation 3 delakoa atzitzeko zerbitzaria “mantenuan” zegoela iragartzen hasi zen. Egoera horrek uste baino gehiago iraun zuenez, Sonyk ezin izan zuen luzaroan sekretua ezkutatu, hots, apirilaren 18an eta 19an hackerren erasoa jasan zuela eta haiek 77 milioi erabiltzaileren datu pertsonalak kopiatu zituztela, horien artean 2,2 milioi kreditu-txartel.
Baina historia honek jarraipena izan zuen maiatzaren 2an, Sonyk iragarri zuenean berea den SOE zerbitzua ere apirilaren 16an erasotua izan zela, eta ia 25 milioi erabiltzaileren datu pertsonalak, 12.700 kontu korronte barne, bateren batek kopiatu zituela.
Segurtasun informatikoaren alorrean lan egiten duen Ponemon Institute enpresa estatubatuarraren arabera, milaka milioi dolarreko galera izango du Sonyk gertatutakoaren ondorioz, isunak, indemnizazioak, sistema informatikoen berrezarpenak... kontuan hartuta.
Sometimes I don't know if it's too much. That we're eating a pipe, that we're talking about anything else, that we're bringing it up. We like to speak aloud, to leave almost no pause, to cover the voices, to throw a bigger one. Talk about each one of them, each one of them, what we... [+]