argia.eus
INPRIMATU
Saturno eta Entzelado, hari elektrikoz lotuta

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko maiatzaren 03a
Saturno
NASA

Gure planetan, poloetatik gertuko eskualdeetan gertatzen dira aurorak. Horiek sortzeko, ioiek edo elektroiek eremu magnetiko bat zeharkatu behar dute, eta ondorioz oso izpi ikusgarriak emititzen dituzte. Eguzkiak emititzen ditu ioi eta elektroi horiek.

Saturnon, berriz, aurora iraunkor eta ikusgarria dago, baina kasu honetan zirkunferentzia itxura du eta Entzelado satelitearekin lotzen du planeta. Entzelado Saturnotik 240.000 kilometrora dago, eta berak igortzen ditu Saturnoko eremu magnetikoa zeharkatzen dituzten ioiak; horrelaxe lortzen den aurorak zirkunferentzia itxura eta milioi bat kilometroko luzera du. Beraz, ezagutzen den kable elektrikorik luzeena da.