Inkesta guztien arabera, kantari gazteak daude modan.
Komunikabideek haragia behar dute, eta saltzen dena haragi gaztea da. Hori bai, kleenex-aren kulturan ere oihalezko muxu-zapiak irauten du.
Edo babes politiko eta soziala duenak!
Hori ez nuen garaiz ikasi, baina ikasi izan banu ere, ez nintzatekeen sekula lerrokatuko. Inon kokatzen ez dena larritasunera kondenatuta dago, eta hori, hil arte ordainduko dut.
Zenbat gustatzen zaidan atzamarra zaurian sartzea...
Ez komunikabideek, ez erakundeek, ez dute euskal sormena zaindu. Ahazturik, zokoraturik eta abandonaturik eduki gaituzte. Baina orain 30 urte herria aldarrikatzea utopia bazen, eta gaur ez bada, zeinena da meritua?
Ez da gure herria munduarekin homologatzeko ahalegin subentzionatuan ari direnena izango?
Saltzeko moduko kondaira eta misteriorik ez baduzu ez zara ezer. New Yorken bizi eta arrakasta erlatibo bat lortu izan bagenu, hemen askoz baloratuagoak izango ginateke.
Ai ene, marketinak hilko gaitu.
Garenak gara, orokorrean jendeak maite gaitu, baina ez dakigu gure buruak saltzen, eta okerrena da horretaz harro gaudela.
Guk ez dugu arrakastarik nahi, mundua aldatu nahi dugu!
Baina mertzenarismoak agintzen du. Ordaintzen duen publikoaren zati handiena aburgesatuta bizi da, ez du gehiegi pentsatu nahi, eta errazena eskatutakoa ematea denez, ustezko arrakastak usteltzen du dena.
Bai, esadazu arrakastaren formula topatu eta uko egin diozula!
Bizi zaitez topikotik, zutaz espero dutena egin, ez aipatu sekula zure benetako sentimendurik, ez aldatu ezer... Nik kontrakoa egin dut beti, eta horrela doakit!
Segi abesti triste eta dramatikoak egiten, beraz.
Bizitza osoa daramat nire kikiltasuna gainditzen, katarsiak sortzeko bideak jartzen. Zergatik ez dut kantatuko nire maitaleen eraginaz, homosexualitateaz, edo gauaz, errealitate horiek hurbiletik ezagutu baditut? Kreazioaren funtsa gugan dago.
Jakingo bazenu zein ederki geratu zaizun...
Zer erru daukat nik lehen aipatutako publiko hori euskararekiko galbanizatu bada, eta kontzeptu berriak zailak bazaizkio? Ez dago besterik, jende horrek erdarazko boleroak gure kantuak baino hobeki ulertzen ditu.
Ikusten dut bai, azkeneraino gerra emateko zaudela.
Ez nuke nire buruaren jabe izan gabe bizi nahi. Hala ikusten nauzuenean, norbaitek lagun nazala...
Just as we experienced the flourishing of the Basque Country with the help of the artists, so that this time, taking advantage of their impulses, we continue to make our way together giving the necessary support to the Basque political prisoners, exiles and deportees
The... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
WHEN: February 2nd.
IN WHICH: In the youth center of Zuia, Murguía.
----------------------------------------------------
On September 20 of last year, we first heard about collective music in the profile of the social network they had just created:... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]