Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Korrika egiteak etorkizunera begiratzeko aukera eman digu"

  • Etiopiatik marka guztiak hausteko asmoz etorri ziren Akebom Hadush Tesfay eta Tirhas Gebre Enun korrikalariak, Etiopia Utopia Fundazioaren eskutik. Emaitza onenak lortu ostean, datorren urtean Euskal Herrira itzultzeko gogoz eta egunen batean kirolari profesional izatea amestuz egin dute etxera bidea.

Akebom Hadush Tesfay (lehenengoa ezkerretik) eta Tirhas Gebre Enun (erdian) etiopiarrekin batera, Tigsti Kiros Gebreselassiek (beste emakumezkoa) eta Maru Gebregzbhier Gidey (lehenengoa eskuinetik) ere etorri ziren Euskal Herrira korrika egitera. Beraieki
Akebom Hadush Tesfay (lehenengoa ezkerretik) eta Tirhas Gebre Enun (erdian) etiopiarrekin batera, Tigsti Kiros Gebreselassiek (beste emakumezkoa) eta Maru Gebregzbhier Gidey (lehenengoa eskuinetik) ere etorri ziren Euskal Herrira korrika egitera. Beraiekin, Birhane Fanta Gebreselassie entrenatzailea.Ainhoa Ramiro

Oso emaitza onak lortu dituzue Euskal Herriko lasterketetan, joan den azaroko Donostiako Maratoian, esaterako.

Tirhas Gebre: Bai, baina hotzaren ondorioz muskuluak uzkurtu zitzaizkigun eta ez ginen gustura ibili. Jendeari harrigarria irudituko zaio Tigsti eta biok lehen eta bigarren postuetan iritsi ondoren hau esatea, baina gure helburua denbora hobeak lortzea zen. Hain lasterketa luzean parte hartzen genuen lehen aldia bazen ere, emaitza ez zen espero bezalakoa izan.


Akebom Hadush: Nik ez nuen lasterketa amaitzea lortu, muskuluetako arazo batengatik. 30. kilometroan lasterketa utzi eta ospitalera eraman behar izan ninduten. Maruk laugarren postua lortu zuen, nik egin behar nuen lasterketa osoa eta ez berak, baina eguraldi txarrak gutxiago eragin zion.

Egun batzuk lehenago, Donostia-Behobia herri lasterketan ere arazoak izan zenituzten...

A.H.: Bai, antolatzaileekin izan genituen arazoak. Ez ziren azaldu geratuta geunden orduan, iritsi zirenean ohartu ginen oinetakoan eraman behar genuen txipa falta zitzaigula, jada berandu zen, eta gainera, gure arduradunek Donostiara itzuli behar izan zuten horien bila. Ondorioz, punta-puntako korrikalariak baino 44 minutu beranduago ekin genion lasterketari. Neskek errekorra eta mutilek emaitza paregabeak lortu arren ez ginen lehenengo postuetan helmugaratu.


T.G.: Nesken errekorra 1:08:54koa zen, duela hamabi urte Rocío Ríos asturiarrak egindakoa eta Tigstik eta biok marka hautsi genuen. Tigsti 1:08:34ko denboran iritsi zen eta ni berriz, 1:08:37an.


A.H.: Mutilek laugarren eta bosgarren postuak lortu genituen emaitza ofizialetan. Marka onak izan ziren, baina amaitzean triste geunden, Fundazioari huts egin geniola sentitzen baikenuen.

Noiz hasi zineten korri egiten?

T.G.: 15 urte ingururekin hasi ginen, sentiarazten ziguna asko gustatu zitzaigunez, geroztik horretan gabiltza eta ez gara damutzen. Korrikak ematen diguna ezin dugu hitzez azaldu; gainera, Europara etortzeko aukera zoragarria eman digu.


A.H.: Etiopia Utopia Fundazioarekin misiolari dabilen Angel Olaranen lagun bat Addis Abebako lasterketa batean egon zen, Donostiara lau korrikalari gonbidatzeko asmotan. Egun hartan lortutako emaitza, etxeko egoera eta gure izateko era hartu zituzten kontuan hautatzeko garaian eta gu izan ginen zortedunak.

Profesionalki zer ikasi duzue Euskal Herrian?

A.H: Gogorrena hemengo klimarekin entrenamenduak egitea izan da. Etiopian eguraldi ona egiten du beti eta horretara ohituta gaudenez, Euskal Herriko eguraldi euritsu eta hotzarekin entrenamenduak egitea zaila izan da guretzat, baina hori ere ikasi dugu.

Zer iruditu zaizue hemengo publikoa?

T.G: Goxoa eta beroa da. Jendeak asko disfrutatzen duela ikusten dugu eta horrek aurrera egiteko indarra eta gogoa eman dizkigu.

Zer esan nahi du zuentzat Europara etortzeak?

T.G.: Asko ikasi dugu Donostian, eta nik asko eskertzen diot Etiopia Utopia Fundazioari aukera eman izana. Gure herrian egindako entrenamenduek ez dute hemengoen antzik, Euskal Herrian entrenatzaileek zertan dabiltzan badakitela ikusi dugu. Gainera, Etiopian ez zitzaigun profesionalki etorkizunera begiratzea burutik pasa ere egiten. Orain gogorra izango da hemen bizitako guztia gure lagunei azaltzea.

Desberdintasun handiak antzeman al dituzue Etiopiaren eta Euskal Herriaren artean?

A.H.: Gure iritziz berdinak gara, kolorea da munduko jendea ezberdintzen duena. Argi dago kulturalki ere desberdintasun nabariak daudela, baina pixkanaka elkarren kulturen ezaugarriez ikasten ari gara. Egia esan, Europa eta Ipar Amerikako jendea Etiopiara etorri denean adierazi digu garatuagoak daudela eta guk herrialde garatu batekin aurkitzea espero genuen... eta espero genuen hori baino hobea den zerbait aurkitu dugu.


T.G.: Europarrak ikusi aurretik gaiztoak zirela pentsatzen genuen eta eurekin kontaktua izaten hastean ohartu gara ez direla hain txarrak. Gure herriarentzat oso garrantzitsuak dira hemengo laguntzak. Kulturen eta hizkuntzen arteko topaketa izaten da gainera eta denoi zentzu guztietan ekarpen handia egiten digu.


Hizkuntzarena nabarmenduko nuke. Etiopian, bi hizkuntza ofizial daude: amharera eta tigrinera. Guk tigrineraz hitz egiten dugu; horrez gain, Lehen Hezkuntzan ingelesa ikasten hasi ginen eta Bigarrenean eskola guztiak hizkuntza horretan izan genituen. Zentzu horretan, Euskal Herriak asko harritu gaitu, hain herrialde garatua izanda hizkuntza mailan oso mugatua dago-eta.


A.H: Bai, hainbat gauzak harritu gaitu: batetik, emakume zein gizonak direla etxean lanean aritzen direnak. Bestetik, txakurrei eskaintzen diezuen arreta. Izugarria iruditu zaigu, guk ez diegu kasurik egiten eta hemen maitasunez zaintzen dituzue. Azkenik, familiaren arteko harremana; pasieran elkarrekin ikustea deigarria egin zaigu.

Gizarte harremanak ezberdinak dira han, hortaz.

T.G.: Bikotekideen arteko harremana ez da hemen bezalakoa. Ezkontzen garen arren, ez gara bikotearekin kalean ibiltzen. Bakoitzak bere bizitza egiten du eta etxean soilik elkartzen gara. Emakumeok gara etxeko martxa eramaten dugunak eta gizona etxera dirua ekartzen duena; harremana nahiko mugatua da. Halere, hemen bezala, Etiopian ere gauzak aldatzen ari dira eta orain maila paretsuagoan gaude gizon eta emakumeak.


A.H.: Nire herrian, Wukron, orokorrean kirol jardunaldiak daudenean bakarrik biltzen baginen ere, gizarte jarduerak antolatzen hasi gara, eta gehiago behar diren arren aurrerapausoak dira. Hemen gazte jendearen artean dagoen harremana han ez dugu imajinatu ere egiten, eta zentzu horretan ezin ditugu bi gizarteak konparatu. Han neskok neskokin ibiltzen dira eta mutilak mutilekin. Gainera, arratsaldeko zortzietatik aurrera ia ez dago bizitzarik kaleetan eta baldin badago, ez da jendeak pentsa dezakeen bizitza soziala…


T.G.: Etiopian ez dago lan aukera handirik, Wukron esaterako 3.000 gazte daude ikasketak amaitu eta lanik gabe. Guri korrika egiteak etorkizunera begiratzeko aukera eman digu, eta sentimendu hori areagotzeko.

Zein da zuen ametsa?

T.G: Gure herrira dirua eraman eta bizi kalitatea hobetzea da guztioi gustatuko litzaigukeena. Horretaz gain, etiopiar korrikalari guztiek Olinpiar Jokoetan Etiopiako bandera ahalik eta gorenen igotzearekin ere amesten dugu.
 

Tirhas Gebre Enun

“1990. urtean jaio nintzen, bost anai-arrebako familian. Aita duela urte batzuk hil zitzaigun, amak etxean egiten du lan eta nire aitaordea da bere bi lanetatik etxera dirua ekartzen duena. Korrika aritzeagatik, zementu fabrika batek duen klubeko partaide naiz, eta ondorioz, pittin bat hobeto jaten dut, garbiketarako produktuak lortu eta hilero 20 euro inguru irabazten dut. Duela urte batzuk Bartzelonan izan nintzen, baina hankako arazo bat zela-eta Tigraira (Etiopia iparraldean) itzuli behar izan nuen. Korrika egitea guretzat zoragarria den arren, gure herriaren egoera gogorra oztopoa da horretarako; ez dugu korrika egiteko behar beste material eta elikadura ere ez da egokia”.

Akebom Hadush Tesfay

“Wukro-n (Etiopia iparraldean) jaio nintzen arren urte gutxiren buruan aitak herrixka batean zuen lursailera joan ginen bizitzera. Aita nekazaria da, baina hamahiru urte gaixo daramatza, ia ezin du lanik egin eta amaren egoera ere ez da lan egiteko modukoa. Eskolan hasi nintzen kirola egiten, duela bi urte lasterketetan parte hartzeari ekin nion, atletismoko talde batean hartu ninduten eta horregatik, Tirhasek bezalaxe, bizimodu hobexeagoa dut. Arazoa da korrika saioetan egindako lan onak ez dakarrela etxeko egoera hobetzerik. Nork daki, erritmo ona hartu eta hobetzen hasiz gero, agian familiari laguntzea lortuko dugu egunen batean. Donostian bizitako guztia asko eskertzen dugu. Hona etorri izanak konfiantza pixka bat eman digu, jendeak egin digun harrera izugarria izan baita”.


Newest
A. A. A.
That Aznar helped Aitor Esteban?
Aitor Esteban will be the next president of the EBB of the EAJ and the EAJ will thus sell that, with the renewed leadership, the new leadership is ready to continue the process of renewal of the party.

Aggression against the linguistic requirements of the local police in Donostia, Astigarraga and Usurbil
The City Council of Donostia-San Sebastián appealed in September 2024 because in January of the same year the judges annulled the B2 language requirement of both municipal police officers. The Supreme Court of the Basque Country will not even refer the appeal to the court... [+]

Ikama denounces the professor of the Alava Campus of the UPV/EHU who disseminates "fascist messages"
Ikama, a professor at the Faculty of Pharmacy of the University of the Basque Country (UPV/EHU) in Vitoria-Gasteiz, has denounced the dissemination of “fascist messages” on social networks. Last September, the UPV expelled a professor from the Leioa Campus for his messages on... [+]

230 musicians express their support for Raimundo el Canastro and claim that it is legitimate to criticize power through music
Among the signatories are Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen and Tatxers. A list of 237 musicians has been published.

The Shadow Vagina
Here the lie reigns

Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.

-------------------------------------------------------
 
Verse to... [+]





Fascist Attacks in Lower Bidasoa and Devenir Europeo
Fascist, xenophobic or homophobic attacks are also on the rise in the Basque Country, and concern has spread here and there. The Bajo Bidasoa belongs to the areas affected by these attacks, where, specifically, most of the attacks and/or actions are carried out by the group... [+]

The University of Los Angeles makes available videos of the unpublished war of 36
Images of San Sebastián and other municipalities of Gipuzkoa can be seen on the university website.

2025-02-07 | Aiaraldea
The Municipal Government of Amurrio has been surrendered the attachments of 1,700 citizens and agents in favor of the restoration of the subsidy of the Media Ayaraldea
Several media workers and partners attended the plenary of the City of Amurrio a week ago to denounce the elimination of the subsidy for the second year. The mayor, Txerra Molinuevo, gave no answer.

Presentation of the legislative proposal for the removal of elements with fascist symbology from the Monument to the Fallen and the creation of the interpretation center
The PSN, EH Meetup and Future Yes presented today with the signature of the parliamentary groups and will have the support to be approved.

2025-02-07 | Gedar
The attacking teacher of the Eunate school in Borrería gets the students to leave
According to the IA of Pamplona, this teacher sexualized students and justified the violations. Last Friday they held a sit-in and had a collection of signatures in action to dismiss the teacher.

2025-02-07 | Uriola.eus
Two men report homophobic attack in Bilbao
A group of four or five people were beaten as well as made homophobic insults.

2025-02-07 | Euskal Irratiak
by Ximun Fuchs
"Because the Basque offenses are so insulting that we are not emotional cripples"
The company Le Tampographe Sardon has for sale the stamp box of 24 lashes. It is available online. It is the actress Ximun Fuchs who has made the selection work, since insults are a "work tool" for her.

Some tools for mental health care in activism
Some activists have compiled the impatience of activists and created a guide to address them collectively. They have worked on issues such as stress, fear, frustration and fatigue.

Eguneraketa berriak daude