Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Axa Mixa: umeak uhinetako izar

  • “Dena umeentzat, baina umerik gabe” esaldiaz laburbil daiteke umeentzat egin den irratigintza luzaro gobernatu duen joera. Baina duela lau urte, Bilboko Tas Tas Irrati Librean, Axa Mixa irratsaioa agertu zen, haurrek haurrentzat egindako programa.“
Axa Mixa
Asko dira gosaldu bitartean telebistari so dauden umeak eta beste hainbeste gurasoek gogoko dituzten irratsaioak esne epelarekin batera entzun behar izaten dituztenak. Ohitura horiek saihestu nahian, bestelako eskaintza prestatzen hasi ziren Antonella Fornoni, Begoña Mariscal, Catherine Verbgruggen eta Paloma Migliaccio. “Gure ustez, gosariaren panorama ez zen batere ona. Bestalde, amak izateaz gain, umeekin zerikusia duten beste hainbat arlotan (hezkuntza, hedabideak) ere  lan egiten dugu, hau da, egoeraz sobera jabetuta geunden. Eta umeek gosaltzerakoan beste aukera bat izan zezaten, beraiek egindako irratsaioa antolatzea otu zitzaigun”, dio Mariscalek. Hura izan zen Axa Mixaren abiapuntua. Irratsaioa Bilboko Tas Tas Irrati Librean entzun daiteke –baita Arrosa Sareari esker Gasteizko Hala Bedin eta Iruñeko Eguzki Irratian ere– lanegunetan, goizeko zortzietatik zortzi eta erdiak arte; asteburuetan, berriz, hamarretan dago entzungai.

Telebista, edota beraien aburuz oso agresiboak ziren goizeko irratsaioak saihestea ez zen, baina, irratsaioa egiterakoan finkatu zuten helburu bakarra: euskararekiko grina eta erabilpena sustatzea eta Bilbon diren beste kulturak ezagutaraztea dira beste biak.
“Kontuan izan behar da” dio Migliacciok, “hemen toki askotako haurrak daudela eta beraien kulturak hedatzeko gunea ere sortu nahi izan genuen. Hau da, euskara ez diren beste hizkuntzei ere garrantzia eman nahi genien”. Bilbon, egun, 25 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira: “Guk ez dugu ezer asmatu; hor daude hizkuntza horiek guztiak. Hain baliotsua den aniztasun hori agertu nahi izan dugu irratsaioan. Arabiera, errusiera, aimara, ketxua, galegoa, frantsesa... guztiak agertu izan dira Axa Mixan azken lau urteotan. Nahi dugu umeek oinarrizko esaldiak, agurrak eta zenbakiak ezagut ditzaten; gauza sinpleak. Kultura asko direla jakin dezaten”, azaldu du Verbgruggenek.   

Euskararen ezagupena eta erabilpena sustatzea helburu du Axa Mixak. “Askotan, umeek eskolarekin lotzen dute euskara, beste asignatura bat bailitzan. Umeak, Bilbo aldean behintzat, testuinguru erdaldunean bizi dira. Batzuk kanpotik etorriak edo kanpotik etorritako familietan jaioak direlako; beste batzuek, hemengoak izanda ere, guraso erdaldunak dituztelako. Ez dakite eskolakoak ez diren gaiei buruz berba egiten; ez dute ama hizkuntzan beste trebetasunik. Ikasgelan lantzen ez dituzten gaiak azaltzen ez dakite. Zaila egiten zaie eskolan ikusi ez dutenaz (sentimenduak, esaterako) naturaltasunez berba egitea eta geuk aukera eman nahi diegu”.

4 eta 12 urte bitarteko umeek proposatzen dituzte edukiak, eta gero lan taldeak horri guztiari forma ematen dio. Irratsaio bakoitzak gai bat dauka. Pailazoak, haurren idoloak, musika, oporrak, jolasak, zelan egiten duten lo, kirolak, etxeko animaliak, meditazioa, zigorrak eta sariak, tresna elektronikoak, ospakizunak eta jaiak dira jorratu dituztenetako batzuk. Askotarikoak dira horiek plazaratzeko erak ere: ipuinak, txisteak, asmakizunak, iritziak, elkarrizketak eta musika erabiltzen dituzte saioetan. Umeek txisteak eta asmakizunak asmatzen eta kontatzen dituzte, baita elkarrizketak egin ere. “Erabiltzen duten logika oso bitxia da; ez da, jakina, helduok dugun bera. Polita da ikustea zelako galderak egiten dituzten edota horiek egiteko duten ordena. Behin, talde batek pailazo bat elkarrizketatu zuen, eta lehenengo galdera izan zen ea ezkonduta zegoen. Beste batean, suhiltzaileei sirena zelan jotzen zuten galdetu zieten”, dio, barrezka, Verbgruggenek. Grabaketa asko estudioan bertan egin izan badituzte ere, kalea eta eskola dira ohiko eszenatokiak. Bizkaia osoko eskoletan egonak dira, baita Arabako hainbatetan ere. Atzerria ahaztu barik: Belgikan, Katalunian, Txekian, Espainian eta Galizian ere badute Axa Mixaren berri. Lau urte hauetan mila ume baino gehiagok hartu dute parte irratsaioan.

Euskara da irratsaioaren hizkuntza nagusia. Badira beti euskaraz egiten diren kontuak, aurkezpenak, kasu. Beste hizkuntzekin egin ohi duten bezala, gauza sinpleak dira, ulertzeko errazak, gutxien dakitenek ere euskararekiko jarrera baikorra har dezaten. Umeek eginiko ia gauza guztiak ere euskaraz izaten dira.

Irratsaioaren arduradunen esanetan, grabaketak egitea da umeek gogokoen duten zeregina. Sareari esker, irratsaioak entzungai daude nahi duten orduan eta, garrantzitsuena, nahi duten herrian. “Oso politak izan dira umeek aitita-amamei egin dizkieten elkarrizketak, atzokoaz eta gaurkoaz mintzatuz”. Bestalde, Asian edota Amerikan bizi diren familiakoek ere irratsaioak entzutea badute. Horregatik ezin bazterrean utzi beste kulturak eta hizkuntzak: Hego Amerikako ipuinak, Errumaniako kantak, Magrebeko ohiturak...

Eskolekin lan egiten dute programako kideek, eta, ahal den neurrian, irakasleekin adosten dituzte hainbat gauza, programazioekin bat egiteko. Curriculumak dakartzan baloreak lantzeko, esaterako, tresna egokia da irratia. Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE) bere gain hartu du eskolekiko harremanak bideratzea.

Tas Tas Irrati Librearen webgunean ez ezik, irratsaioaren blogean (http://axamixa.blogspot.com) ere entzun daiteke saioa. Astero jartzen dute zerbait blog horretan: batzuetan ipuinak, beste batzuetan elkarrizketak... Gauza laburrak izan ohi dira, edozein momentutan entzun edo erabil daitezkeenak, bai etxean bai eskolan.

Eta Axa Mixa egiten dutenen seme-alabak hazi diren heinean, zabalagoa bihurtu da hartu nahi duten adin-tartea. Izan ere, irratsaioak berak bere seme-alabak erditu ditu: Mikamada, jaioberriei buruz diharduen irratsaioa, eta gazteei begira egiten den Nahaste Borraste. Tas Tasen adin guztikoek baitute leku.

Newest
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


News of an achievement: In the Museum of Navarre you can visit the Hand of Irulegi in Basque
Complaints have been received by the Observatorio de Derechos Lingüísticas: guided tours in pure Spanish, as well as in the entrance services. The curious thing is: go to see the bronze object that is believed to contain the words of the language of the Basques... and the... [+]

The use of video games has increased among adults, according to Ipsos
Julen Linazaroso, from Macsonrisas, explains that the reward balls, loot boxes and others aim to play more hours of video games. The use of video games among people between the ages of 35 and 64 has increased from 2023 to 2024, according to data provided by Ipsos.

11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros

This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


A call to put a stop to the "fascist aggression" in Errenteria
Dozens of citizens have called for a demonstration with the slogan “Freedom in the face of fascist aggression”. On Friday 21, at 7:00 p.m., the protest will leave the People’s Square and the callers want it to be as crowded as possible to put a stop to the fascist... [+]

Eguneraketa berriak daude