argia.eus
INPRIMATU
Topatu.info berritua martxan da
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 14a
Topatu.info
Abian da berriz gazteen komunikazioan erreferentzia bihurtzeko helburuarekin sortu zen topatu.info webgunea. “Herri eta auzoetako gazte proiektu komunikatibo anitzak izan behar dira ardatz, eta Topatu.info horien guztien topaleku. Komunikazio eredu herritarra garatu beharra daukagu”, diote sustatzaileek. Jendeak bere proposamenak egiteko, norberak intereseko albisteak idatzi eta bidaltzeko, eta eztabaidatzeko guneak prestatu dituzte.