Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Teknologia laborantzaren zerbitzura

  • Ordenagailu bidez ureztatzea, laborantza energetikoa sustatzea eta negutegietan hainbat alternatiba martxan jartzea. Horiek dira nekazaritzari begira une honetan Neiker-Tecnaliatik garatzen ari diren proiektu nagusiak. Xedea, nekazaritzaren geroa ziurtatzea.
Dani Blanco
Baliabideen erabilera optimizatzeko asmoz, teknologia berriekin ekimenak garatzen ari dira nekazaritzan. Ahalik eta efizienteenak izatea da asmoa, balibaideetan behar baino diru gehiago xahutu gabe. Halako ekimenak garatzen eta aplikatzen egiten dute lan Neiker-Tecnalia Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundean, Eusko Jaurlaritzaren edo nekazarien beraien eskariz, sarri. Esaterako, ordenagailu bidezko ureztatzea lantzen dute, prozesua optimizatzeko asmoz. “Etorkizunean ur gabezia handia izango da; pentsa, batzuek etorkizuneko urrea izango dela diote! Beraz, ura ezin da nahi bezala erabili eta horri begira heldu diogu proiektu berriari”, dio Eva Ugarte Nekazaritza Berrikuntza Unitateko zuzendariak. Horretarako, kontuan hartzen dute zein landare den –denek ez dute ur kopuru bera behar–, zein egoeratan dagoen landare hori –zelako zoruan eta zein ziklotan dagoen–, eta, azkenik, eguraldi aurreikuspena zein den. Aldagai horien baitan erabakitzen dute noiz ureztatuko den eta horretarako zenbat ur erabiliko den. Hori kontrolatzeko ordenagailuaz eta sentsoreez gain, ingeniaritza lan handia dago atzean. Sentsoreak nahitaezkoak dira landarea zein egoeratan dagoen jakiteko edo hezetasuna neurtzeko. Abantaila ugari ikusten dizkio Ugartek; hori bai, landareak eta uzta ondo ezagutu behar dira, zein behar duten eta egoera ezberdinetan nola jokatzen duten zehatz-mehatz jakiteko.

Laborantza energetikoa

Laborantza energetikoa ekoiztean ere jarri dituzte indarrak Neikerren. Ondare energetiko asko (gasolina, kasu) agortze bidean daude, eta horren aurrean proposamen berria egin daiteke: bestelako landareak ekoizten diren moduan zergatik ez landare energetikoak ekoitzi? Koltza edo ekilorea izan daitezke horietako batzuk, eta errotazio barruan txertatu daitezke; ondoren, horietatik energia edo gasolioa atera daiteke, edo gero erretzeko erabili. “Une honetan egiten ari garen ikerketen bidez jakin nahi dugu landare mota berri horiek nola egokitzen diren gure zoruetara, zein baldintza behar dituzten eta zein diren bide egokienak horiek gure ekoizpenean integratzeko”. Apurka-apurka ikerketa aurrerantz doa, eta bere fruituak ematen ari da. Une honetan martxan duten proiektu pilotuari esker olioa ateratzen dihardute, eta ondoren, lortutakoa erakundeko furgoneta eta traktoreetan erabiltzen da. Gainera, olioa egiterakoan geratzen diren kondarrek animaliak elikatzeko balio dute.
Negutegietan aplikatzeko alternatibak

Negutegietan praktikan jartzeko hainbat alternatiba ikertzen ere hasi dira dagoeneko. Orain arte negutegiak berotzeko gasolioa erabili izan dute, baina hori garesti ateratzen zitzaien; nekazaria jabetzen zen negutegia berotzeak zekarren gastua batzuetan handiagoa zela bertatik ateratzen zituen etekinak baino. Horri irtenbidea emate aldera, negutegia berotzeko bestelako ekintza merkeagoak bilatzen hasi dira, baina ekoizpena eta kalitatea bere horretan mantenduz. Biomasa galdara erabiltzea da aukeretako bat; bestea berriz, negutegi osoa beharrean sustraiak soilik berotzea. Are gehiago, “zergatik ez hasi ekoizpen berriekin, gladiolo edo brokoliarekin, esaterako? Algen ekoizpena ere hor dago, eta horri esker, energia edo molekulak lor daitezke, edota animaliak elikatzeko erabili”.

Bestalde, aipatu ditugun teknikak aplikatzeko eta emaitzak baloratzeko gunea behar dute, eta horretarako, nekazaritza elkarteen baitan dauden nekazarien lurrak erabiltzen dituzte. “Une bakoitzean aztertu nahi dugun baldintzen arabera, lur eremu bat edo bestea hautatzen dugu, emaitza orokorrak lortzeko asmoz”. Esaterako, Araban Zanbranako lurretan ari dira proba pilotu horiek garatzen. Bertan soro asko dagoenez, hainbatetan hor egin ohi dituzte nekazaritzarekin lotutako probak. Bizkaian eta Gipuzkoan berriz, abeltzaintzarekin zerikusia dutenak egin ohi dira. Nolanahi, berrikuntzak txertatzeak lan eskerga inplikatzen duela dio Ugartek: “Ikerketa gauza bat da, baina gero berrikuntza horiek zabaltzen hastean arazo pila bat sortzen da, eta hortaz, esperientzia pilotuak berriro errepasatu behar dira”. Hemengo nekazari eta abeltzainekin zorte handia dutela aitortu du Neikerrekoak, probak egiteko prestutasun handia agertzen dutelako.

Berrikuntza horien balorazioa egiten hasita, Ugartek nabarmendu du nekazaritza lanbidea asko hobetu dela, baita nekazariaren beraren bizi kalitatea ere. Horren erakusle, honako adibide hau: orain nekazariek egunero ureztatzera joan beharrean, ureztatze sistema kontrolatzen den zentrotik ureztatu ditzakete euren lurrak. Dena den, horrek bigarren irakurketa bat ere badu; izan ere, teknologia zenbat eta gehiago txertatu, orduan eta gutxiago beharko da nekazariaren eskulana. “Egia da lanpostuak arriskuan jar ditzakeela, baina era berean modu horretara nekazariak denbora libre gehiago izango du, eta denbora hori gauza berriak egiteko erabil dezake”. Gainera, berrikuntza horiek txertatu ezean nekazarien lan baldintzek ez dutela hobera egingo gogorarazi du, eta horrenbestez, nekazari berri gutxi erakarriko dituela sektoreak, bereziki gazteen artean. “Bi aukera daude gazte jendea erakartzeko; edo bokazioak bultzatuta hasten dira, edo lan baldintzak hobetzen dira teknologia berriak txertatuz”

Kontuak kontu, azaldutako teknologia edukitzea garesti irten daiteke, bereziki nekazari xumeentzat. “Berrikuntza teknologikoekin beti gertatzen den moduan, hasiera batean oso garesti irteten da, baina finean etorkizunari begirako apustua da”. Neiker-Tecnaliaren lanaren %70 Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta ondorioz berrikuntzak txertatzea agintariei ere interesatzen zaie. Eva Ugarteren ustez, teknologia berrien aldeko erronkak ez du soilik nekazarien esku egon behar, gizarteak ere badu zeresanik. “Jendea ohartu behar da hemengo baserriko produktuak jateak kostu bat duela, eta beraz, kostu hori bere gain hartzeko prest ote dagoen edo ez pentsatu behar du”.

Nekazaritza Berrikuntza Unitateko zuzendaria baikor ageri da eta nekazaritzak etorkizuna duela sinetsita dago; argi dauka, gainera, hemendik hamabost urtera ikusiko dugun eredua ez dela gaurko bera izango. Bere ustez, nekazari gutxiago ariko dira, baina horiek profesionalagoak izango dira eta berrikuntzekin lan egingo dute. Izan ere, gaur egun Neikerren esperimentatzen ari diren berrikuntza asko nahikoa garatuak egongo dira ordurako, eta nekazari eta abeltzainek eguneroko jardunean aplikatuko dituztela konbentzituta dago.

Duela urte batzuk, ahalik eta gehien ekoizteko eskatzen zitzaien nekazariei, hori zen eredu nagusia. Egun, aldiz, aldatu egin dira jokoaren arauak: arantzelak desagertzearekin batera ekoizpena beste herrialdeetatik ere etortzen da hona, eta zaila da prezio aldetik horiekin lehiatzea. Nola egin aurre ekoizpen merke horri? Bada, produktu hobeak kaleratuz. Hala, orain nekazariei gehiago exijitzen zaiela dio Eva Ugartek: “Ekoizteaz gain beste aldagai batzuk kontuan izan ditzatela eskatzen diegu; hala nola, kalitatea bermatzea, osasun baldintza zorrotzak betetzea, ingurumena ez kaltetzea eta nekazaritza bera iraunkorra izatea”. Eskatu bai, baina gero nor dago produktu horiengatik gehiago ordaintzeko prest? “Egia da erosleen artean batzuek aldeko jarrera dutela, kontzientziaturik daudelako eta gaitasun ekonomikoa badutelako, baina hori ez da joera orokorra”. Askok, oraindik ere, salgai merkeenera jotzen du.
 
Bestalde, ekoizpenetik bertatik ez dira etortzen irabaziak, ekoizpen horien transformaziotik edo eraldaketatik baizik. Hau da, esnea ekoiztetik baino, gazta egitetik. Beraz, Ugarteren aburuz, produktibitatea bermatzeko nahitaezkoa da nekazariak ekoizpen prozesu guztia bere gain hartzea: beraiek ekoiztea produktua, beraiek eraldatzea eta beraiek saltzea. Alta, nekazari guztiak ez daude horretarako prest.

Ekoizpen prozesu guztiaren ardura hartzeaz gain, nekazaritzak etorkizuna izango badu, Neiker-Tecnaliako langileak beharrezkoa ikusten du berrikuntzak txertatzea. Nekazarien artean, baina, ez omen dago ohitura handirik aurrerapenak aplikatzeko eta hori, bere hitzetan, oztopoa da aurrera egiteko: “Nekazari askok eguneroko ogia irabaztea dute helburu, eta ez epe luzera etekinak ematen dituen berrikuntzak euren jardunean integratzea”. Aitzitik, aldaketa horien inguruan lan handia egin da azken hamabost urteetan eta hobekuntza programa ugari txertatu dira. “Poliki-poliki geroz eta handiagoa da profesionalizazioa eta hain justu horiek dira sektorean irauten ari direnak”. Horien artetik gazteak nabarmendu ditu: prestatuagoak datoz, eta berrikuntzekiko jarrera irekiagoa daukate.

Hala, molde berriak zabaltzen ari dira azken boladan: hala nola, hor ditugu nekazaritza ekologikoa, zenbait herritan egiten den etxez etxeko nekazal produktuen banaketa edota dagoeneko martxan den eta eguneroko esnea ematen duen makina. Horrelako ekimenak baikorki baloratu ditu Neiker-Tecnaliakoak: “Bi gauza lortzen dira iniziatiba horiekin: irabaziak handitzea eta gainontzeko sektoreekin harremana izatea”. Azken horri ezinbesteko iritzi dio, nekazariak ezin baitira gizartetik at bizi. Baina Ugartek ohartarazi du alternatiba guztiek ez dutela denentzat balio, eta horien atzean lan handia dagoela, zuzeneko esne salmentarekin gertatzen den moduan: oso ondo antolatu behar da, makinak erosi eta mantendu behar dira, osasun baldintza zorrotzak bete behar dituzte…

Teknologia dela, eredu berriak direla, laborantza aldatzen joango da, dudarik gabe. Baina gauza bat behintzat garbi du Eva Ugartek: “Ezin dut irudikatu Euskal Herria lehen sektorerik gabe”.
Profil berria
Euskal Herriko nekazariaren profila aldatzen ari dela adierazi du Neiker-Tecnaliako langile Eva Ugartek. Profesionalagoak ei dira sektorean gelditu diren nekazariak, ezagutza gehiago dituzte, eta lan egiteko beste modu bat. “Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak bokaziozkoak dira nagusiki, baina era berean, eta logikoa da, beste jardueretako abantailak eta eskubideak ere nahi dituzte, oporrak adibidez”. Lurreko produktuek eta animaliek ez dute, ordea, oporrik hartzen eta ezin horiek bere horretan utzita alde egin. Beraz, baliabideak bilatu behar dituzte hori posible egiteko.

Aukera bat izan daiteke elkarteetan antolatzea, kooperatiba gisara aritzea, alegia. Adibidez, ukuilu baten ardura nekazari batek soilik bere gain hartu ordez, lauzpabosten esku utz daiteke, eta horrela, euren artean lana txandakatuko lukete. Horren ildora, zenbait kooperatibetan martxan dago jada ekimen eredu bat, zerbitzu gisara oporren ordezkapenak egitea eskaintzen duena.

Newest
A. A. A.
That Aznar helped Aitor Esteban?
Aitor Esteban will be the next president of the EBB of the EAJ and the EAJ will thus sell that, with the renewed leadership, the new leadership is ready to continue the process of renewal of the party.

Aggression against the linguistic requirements of the local police in Donostia, Astigarraga and Usurbil
The City Council of Donostia-San Sebastián appealed in September 2024 because in January of the same year the judges annulled the B2 language requirement of both municipal police officers. The Supreme Court of the Basque Country will not even refer the appeal to the court... [+]

Ikama denounces the professor of the Alava Campus of the UPV/EHU who disseminates "fascist messages"
Ikama, a professor at the Faculty of Pharmacy of the University of the Basque Country (UPV/EHU) in Vitoria-Gasteiz, has denounced the dissemination of “fascist messages” on social networks. Last September, the UPV expelled a professor from the Leioa Campus for his messages on... [+]

230 musicians express their support for Raimundo el Canastro and claim that it is legitimate to criticize power through music
Among the signatories are Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen and Tatxers. A list of 237 musicians has been published.

The Shadow Vagina
Here the lie reigns

Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.

-------------------------------------------------------
 
Verse to... [+]





Fascist Attacks in Lower Bidasoa and Devenir Europeo
Fascist, xenophobic or homophobic attacks are also on the rise in the Basque Country, and concern has spread here and there. The Bajo Bidasoa belongs to the areas affected by these attacks, where, specifically, most of the attacks and/or actions are carried out by the group... [+]

The University of Los Angeles makes available videos of the unpublished war of 36
Images of San Sebastián and other municipalities of Gipuzkoa can be seen on the university website.

2025-02-07 | Aiaraldea
The Municipal Government of Amurrio has been surrendered the attachments of 1,700 citizens and agents in favor of the restoration of the subsidy of the Media Ayaraldea
Several media workers and partners attended the plenary of the City of Amurrio a week ago to denounce the elimination of the subsidy for the second year. The mayor, Txerra Molinuevo, gave no answer.

Presentation of the legislative proposal for the removal of elements with fascist symbology from the Monument to the Fallen and the creation of the interpretation center
The PSN, EH Meetup and Future Yes presented today with the signature of the parliamentary groups and will have the support to be approved.

2025-02-07 | Gedar
The attacking teacher of the Eunate school in Borrería gets the students to leave
According to the IA of Pamplona, this teacher sexualized students and justified the violations. Last Friday they held a sit-in and had a collection of signatures in action to dismiss the teacher.

2025-02-07 | Uriola.eus
Two men report homophobic attack in Bilbao
A group of four or five people were beaten as well as made homophobic insults.

2025-02-07 | Euskal Irratiak
by Ximun Fuchs
"Because the Basque offenses are so insulting that we are not emotional cripples"
The company Le Tampographe Sardon has for sale the stamp box of 24 lashes. It is available online. It is the actress Ximun Fuchs who has made the selection work, since insults are a "work tool" for her.

Some tools for mental health care in activism
Some activists have compiled the impatience of activists and created a guide to address them collectively. They have worked on issues such as stress, fear, frustration and fatigue.

Eguneraketa berriak daude