argia.eus
INPRIMATU
Lazkaoko beneditarren artxibo berria ireki dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 14a
Hilaren hasieran inauguratu zuten Lazkaoko (Gipuzkoa) Aita Beneditarren Artxibategi Historikoaren eraikin berria. Joan Joxe Agirrek azken berrogei urteetan egindako bilketa lanaren fruitu da artxibategian dagoen Euskal Herriko ondare dokumental aberatsa. Frankismo garaitik gaur egunera arte bildutako material ugari jaso dute gordailuan: pegatinak, afixak, liburuak, aldizkariak...