argia.eus
INPRIMATU
Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko abenduaren 09a
Hizkuntzalari zuberotarra (Maule, 1952) proposatu zuten Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutiak, euskaltzain oso izateko. Coyosek Jean-Louis Davanten tokia hartuko du, azken hori euskaltzain emeritu izendatu baitute.