I Durangoko azoka, abendu denen boom, salgai mila liburu, disko eta album! Erosleen hizketa hauek denak entzun, ea zenbat titulu aurkitzen dituzun |
II Hiru seme-alaba, aita eta ama, saritzekoa ei da gizonak esana: “Stand orotan hartuz alekada bana hartu beharko dugu autokarabana.” |
III Arratsaldeko lauak azoka beterik mutil bat ikusi dut desesperaturik: “Jendartean etzagok bulkada faltarik eta neskak eztik nahi Bulkada besterik!!”. |
IV - Txatartegiko ipuinak erosiko aitai? - Mekanikua da ta gehio eztitu nahi… - Gizaki bakartiak… - Ez, gaur ez behintzat, ai! - Ta Itsasoa gara? - Haragizkoa, bai. |
V Ikastaro bateko hausnarren almazen, liburu batek dio “Hau koaderno bat zen”. - Bazan garaia hasteko apunteak saltzen! Mario Conde hala hasi zan, hain zuzen. |
VI A ze buila Irrien Lagunen Klubetik! - Ama, Pupu ta Lore ikus’ittut hortik! - Etzaitea urrundu amatxon errotik; hau buka bitartean hel nazazu eskutik. |
VII Zapatua pasata postutxoen bueltan gazte batek esan du begiak libretan: “Hemen pasau dodazan zazpi orduetan, diruak emot’eban bitsa eskuetan!”. |
VIII Hiru maria nahi dot, berau dot begiko! - Ba Poto nobela da neure faborito! - Horregatikan teman ezkatxik hasiko: hiru maria poto erosi ta kito. |
IX - Azoka amaitu da, zein edarto, châpeau! Irakurzale danak asetuta bapo, dana txukundu daigun hurrengo urterako, frogarik itxi barik autopsiarako. |