Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ardi jendea, umorez hordi

  • Errebelazio handia egin behar dizugu, irakurle: ardiak existitzen dira. Benetakoak, ez autoen ipurdietako pegatinak. Eta itxaron, gehiago ere badago. Artzainak ere existitzen dira. Badakigu, sorpresa askotxo lerro gutxian. Eser zaitez, lasaitu. Eta har ezazu irakurtzeko zerbait, komiki bat, adibidez. Okatxu, hegal egiten duzu aukera polita shockari aurre egiteko: axuri baten bizitzako lehen urtea kontatu dute Asisko Urmenetak, Mattin Irigoienek eta Adur Larreak, beste hainbat lagunekin batera.
Telefonoak jo zuen. Euskal Herriko Artzainak elkartetik ziren deika, proposamen batekin. Euren lana, artzaintza, manera modernoz ezagutzera emateko gogoa zeukatela, komiki baten bitartez, eta ea Urmeneta eta Irigoien prest al zeuden.

Hura izua Asiskok hasieran. Ez, ez da artzainen beldur, prefosta; baina ikara ematen dio “komiki” hitza ezelango didaktismorekin uztartzeak, eta burura datorkion lehen irudia komiki pedagogikoa da, museoko pieza. Izerdi hotzeko amesgaiztotan ikusten du bere lanetako bat fabrikatik apalera bidean, ikastolaren bateko ariketa aspergarrietan (asko jota) erabili ostean.

Egun txarra, bistan denez. Ze, biharamunerako, mamu guztiak kolpean uxatu eta pentsatu du koordenatu jakin batzuetan, lanbide batekin lotuta, umorezko komikia egitea ere posible dela. Pentsatu eta egin. Berehala lanean hasiko dira Urmeneta marrazkilaria, Irigoien gidoilaria eta Larrea kolorista.

Artzainek ez dute derrigorrezko eskakizun bat besterik: Okatxu axuriak behar du izan istorioko protagonista. Gainontzean, bidea libre. Eta Irigoienek, gidoia idazten hasita, asko estimatu du eskuak loturik ez edukitzea. Lekua zehaztu du aurrenena: Garazi inguruko bortu bat. Gero, istorioa zedarritzeari ekin dio: uda heltzearekin batera, bortu hartara joango da Okatxu, bizia deskubritzen hastera.

Artaldea jendarte

Moda-modako hitza erabiltzearren, glokala da Okatxu, hegal egiten. Abiapuntu lokala duen istorioa, baina globo osoak gozatzeko modukoa. Okatxu badelako inozentzia galtzen duen gaztearen metafora ere. Askatasuna zer den jakitearekin bat, zaharren heriotza ezagutuko du, baita mendiarekin loturiko iruditeria ere.

Albuma ez da ardiei buruz bakarrik ari: artaldean badaude abere otzanak, baina baita ostikoka ari direnak ere; badira ardi beltzak; badira marroak; badira aitzinean doazenak, eta, nola ez, beti nagusiaren ondotik ibili behar duten milikariak. Kendu artilea eta jantzi kaleko arropaz: edozein herritan topa daitezkeen pertsonaiak dira.

Egileak hasiera-hasieratik aritu dira jolasean mendiaren ikuspegi idealizatuarekin, egiazko Euskal Herria hura dela dioen iritzi bukolikoarekin. Hautsi egin nahi zituzten hainbat topiko eta horretarako, pertsonaia bitxi franko paratu dute istorioan. Zuberoako kanta zaharretako hartz erasokorraren ordez, komikian beti beldur den piztia ageri da; Okatxuko saiak ezin die kabalei eraso, espeziearen eboluzio bitxi bat tarteko, lepoan zintzarri salataria jaio zaiolako; eta badira artaldearen antzera garraiatzen dituzten gizakiak ere, ardiak eurak baino otzanago.

Okatxu Skywalker

Geruza anitzeko komikia, azaletik leituta entretenigarri, sakonago begiratzeko gonbita egiten du. Inozentea irudi dezake hasieran, Okatxuk ez baitu ulertzen zer gertatzen den bere inguruan. Baina momentu batean, Star Warseko eszena hartan Darth Vaderrek Luc Skywalkerri nola, halaxe esango dio egia txakur batek: “Artzaina ez dun hire aita”.

Mota guztietako erreferentziak erabiltzen dituen lana izanda, Urmenetak dio euskaratik eta euskaraz sortu eta garatu dutela proiektua. Eta euskal artzaina erretratatzeko moduan igartzen da: ez da heroia, ezta anti-heroia ere; folklorekeriak bazterrean utzita egindako potreta da, artzainen arteko harreman humanoetan barneratzeko egindako saioa. Ez edozein artzain gainera. Gaur egungoak dira liburuan ageri direnak, bizirik baita ofizioa, eta euskaraz. Irigoienek txikitatik izan du horren ezaguera, hortik pertsonaien euskara ez izatea batua. “Koherentzia aldetik nik ez nuen egiten ahal istorio bat hori tradituz, mundu hori, hizkera hori”.

Think tank bat komikiaren zerbitzura

Liburuko euskara Euskal Herri osorako homologagarri izateko eta era berean artzainek beren burua islatuta ikusteko, asko eztabaidatu dute. Laguntza ere eduki ordea, Kepa Altonaga prest egon baita hasieratik hizkuntz-eztabaidetan ararteko lanak egiteko. Ahalik eta euskara “ekumenikoena” bilatu dutela dio eta, hasierako gidoiarekin alderatuta asko aldatu al den galdetuta, Irigoieni begira, irribarrez dio, batzuen ustez baietz, baina ezetz, ez gehiegi. Irigoienek, ondotik: “Komikia transgresiorako tokia da [barre egin dute gainontzekoek] eta hori ondo etorri zaigu ez sobera aldatzeko”.  

Altonaga ez da Okatxuren egileek izan duten aholkulari bakarra. Liburua hiru lagunek sinatzen badute ere, komikiak think tank oso bat eduki du atzean: Euskal Herriko Artzainak, Argia eta Kukuxumusuko ordezkariek, nork bere esparruan, komikilariekin lan egin dute.

Koldo Aiestaran, Kukuxumusuren abentura abiatu zutenetako bat, artikulu hau egiteko espontaneoki osatu den mahai-inguruan izan da. Okatxu ez baita hutsetik sortua: Iruñeko enpresak bere kamiseten bidez mundu osoan zabaldua du irudia aspaldian. Interpretazio librexeagoa egin du Urmenetak, eta Iruñeko enpresa hasieratik egon da proiektuan. Aiestaranen esanetan, merkaturatu zituzten lehenengo kamisetetatik, behiarekin batera, ardia animalia enblematikoa izan da. Gainera, bat egiten dute komikiak eta Kukuxumusuk puntu batean: biek erabiltzen dituzte animaliak pertsonen portaerak erakusteko.

Eta batez ere, umorea barra-barra

Umorea da, duda gutxi, komikiaren zutabe nagusia. Umore anitza, batzuetan autoerreferentziala (artzainaren eta Hegoaldeko bi mendizaleen arteko solasaldi ezinezkoan, adibidez), bestetan oso grafikoa (Okatxu artzainaren hankartean esne bila hastean), baita inoiz umore beltza ere. Elkarrizketatu bitartean eta argazki-saioan ere barrea da nagusi. “Maite ditugun gauza guztiak trufatu ditugu” dio Irigoienek. Orain, irakurleen barreen txanda da.
Aurkezpena Lurraman
Urriaren 25ean aterako da plazara Okatxu, hegal egiten. Baionan izango da, Elkar Megadendan, goizeko 11etan. Lekua eta data ez dira ausaz aukeratu: Lurrama azokarekin bat eginez aurkeztuko da albuma. Ezin zuen bestela izan, artzaintzari hain lotua dagoen komikia izanda.

Newest
Just as we experienced the flourishing of the Basque Country with the help of the artists, so that this time, taking advantage of their impulses, we continue to make our way together giving the necessary support to the Basque political prisoners, exiles and deportees

The... [+]


Trump offers nuclear easing to Russia and China
WASHINGTON (Reuters) - U.S. President Donald Trump wants to discuss nuclear weapons with both countries, he told reporters in his office on Thursday.

UPV teacher accused of sexual harassment excluded from schools by the Rectory
The Rectorate Group of the UPV/EHU has communicated the measure through a note to the media: "The university confirms that the teacher who has been charged is already out of class and will not go to college until the case is resolved."

AAV in the Southern Basque Country: An investment of 15 billion euros to reach Irun at high speed?
A demonstration against the high-speed train will take place in Pamplona this Saturday, called by the platform AHT Pause, at 12:00 hours from the Provincial Council. The construction of the railway line between Castejón and Pamplona continues and the Spanish Ministry of... [+]

Emeadedei + Mahl Kobat
They're talking about us

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
WHEN: February 2nd.
IN WHICH: In the youth center of Zuia, Murguía.

----------------------------------------------------

On September 20 of last year, we first heard about collective music in the profile of the social network they had just created:... [+]



2025-02-14 | ARGIA
Coach sentenced for kissing a minor baseball player
The younger girl reported in 2023 that the coach had kissed her three times without her consent. The Provincial Court of Navarre has confirmed the sentence imposed by the Pamplona court. The coach may not have direct contact with minors in any profession or activity for two and... [+]

2025-02-14 | dantzan.eus
Carnival 2025 basic calendar
The “cascarotas” and “mascaradas” have been in operation since January, the ones from Malerre have come in succession and little by little the carnival parties have been celebrated here and there. This year, however, the main dates are very late; on Candelaria Day the... [+]

2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Translator research: how does advanced machine translation affect Basque?
The Cluster of Socioluinguistics, with the collaboration of several institutions and in the work elaborated by Asier Ambeka, Eduardo Apodaka and Asier Basurto, has published the results of the project called Itzulerem. They have studied the influence of neural translators... [+]

2025-02-14 | Gedar
In Munich, a union demonstration is captured and at least 21 people are injured by a man
Using a vehicle, Ver.diren takes the protesters who were at a protest in front of them. A few days ago, a white supremacist murdered 11 people in Sweden.

A man arrested by the Civil Guard in Amurrio for laughing on social media at the expense of two dead agents
"Dead police, the best fertilizer for the garden," the detainee wrote on social media, and his profile has more than four million followers, the Civil Guard said.

Lava de Pamplona, a short farewell to return with renewed strength in September
This Saturday the Hostal Laba will close in the Plaza del Castillo de Pamplona and, curiously, the closing will be celebrated with a party of the whole day, since the farewell is not definitive: Lava will join the adjacent Windsor Bar, the works are about to begin, and will... [+]

The Health System eliminates a nursing position in the Valley of Roncal
Amparo Viñuales, mayor of Roncal, has denounced that since the clinics of Roncal, Burgi, Garde and Bidankoz will have to reduce attention, it will have an impact on prevention.

Ernai will hold the Youth Meeting in Berriozar from 17 to 20 April
It will be held in Berriozar (Navarre) under the motto Jóvenes, because the organization believes that more and more young people are joining the fight for independence. It has been proclaimed that the meeting point is more than a "simple initiative": “It’s a way for young... [+]

Eguneraketa berriak daude