argia.eus
INPRIMATU
Joxemiel Barandiarani buruzko museoa zabaldu dute Ataunen
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko uztailaren 06a
Joxemiel Barandiaran (Ataun, 1889-1991) antropologo eta etnografoaren bizitza eta lanak biltzen dituen museoa zabaldu dute Ataungo (Gipuzkoa) San Gregorio auzoko Larruntza errotan. Museoa osatzen duten bi eraikinen barruan testuak, argazkiak, bideoak eta indusketetako piezak daude besteak beste erakusgai. Museoa Gipuzkoako Parketxe Sarearen barruan sartu denez, bertako arduradunek kudeatuko dute.