argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntza eta literatura gaiak “Oihenart”-en
  • Batzuen artean ::Oihenart 24

    Eusko Ikaskuntza

    orrialdeak ::339

    prezioa ::10.45€

2021eko ekainaren 30
Eusko Ikaskuntzak hitzkuntza eta literatura gaiak jorratzen ditu Oihenart izeneko aldizkari mardulean. 24. zenbakia esku artean, besteak beste honako gaiak aurkituko ditu irakurleak: Eibarko aditzaren berezitasunez Nerea Aretak idatzitako artikulua; Asier Barandiaranek XX. mende hasierako bertsolarien argudiaketaz eskribiturikoa; Ahinitz Gerrikagoitiaren artikula Sarrionandiaren eta Méndez Ferrínen antzekotasunez; Julen Manterolak euskal artikuluei buruz idatzitakoa, euskalkietan eta euskal autoreetan arreta berezia jarrita. Badira gaztelaniaz idatzitako zenbait artikulu ere, hala nola, Josu M. Zulaikak Edward Lhuyden obran euskarak duen presentziari buruz.