argia.eus
INPRIMATU
Napoleon izan nahi dutenentzat
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko maiatzaren 18a
Sega etxeak Napoleon Total War izeneko bideojokoa kaleratu berri du: Total War sail ezaguneko azkena da, eta pertsonaia historiko jakin bat oinarri duen lehena. Jokalariek historia berridazteko aukera izango dute Bonaparteren armadaren estrategiak gidatuz. Jokoaren sortzaileek, 3D irudien eta grafikoen kalitateaz gain, zorroztasun historikoa zaindu nahi izan dute, eta horregatik dokumentalista talde bat lanean aritu da gatazkak, armak, uniformeak eta xehetasun guztiak ahalik eta errealismo handienaz jasotzeko.

Jokoak korsikarraren hiru kanpaina garrantzitsuenak biltzen ditu: Italiakoa (1796-1797), non austriarren aurka aritu baitzen; Egiptokoa (1798-1799), inperioa hedatzeko mamelukoen aurka burutu zuena; eta europarra (1799-1815), alemaniar estatuak inbaditu zituenekoa, austriarrak nahiz errusiarrak mendean hartu asmoz.