Bederatzi-hamabi urte inguruko neska-mutikoei zuzendutako Nor da? bilduma plazaratu berri du Txertoa argitaletxeak. Itzal handiko pertsonen biografiak jaso dituzte, hizkera zuzen eta garbian, umore eta ironia ukituekin. Gandhi, Leonardo da Vinci, Marie Curie edo Einsteinen biografiak badira ere, egiazko pertsonak agertu nahi dizkiete egungo gaztetxoei, eleberri edo ipuin bat bezala irakurtzeko moduko narrazioak eskainiz. Testuen osagarri gisa, A Cuatro Manos Estudio argentinarren irudiez gain, biografiekin lotutako ariketa bereziak azaltzen dira. Esate baterako, Gorka Calzadak idatzi eta Nerea Galarzak euskaratu duen Gandhi baketsua liburuan, Gandhiren errezetak.