Ukraina hegoaldean zazpi korridore humanitario adostu dituzte gaurko

Zuzeneko jarraipena
  • Ukraina hegoaldeko setiatuteako zonaldeetatik zibilak ebakuatzeko eta laguntza humanitarioa iristeko korridoreak irekiko dituzte gaur, Ukrainako lehen ministro ordeak, Irina Vereshchukek adierazi duenaren arabera. Guztira zazpi korridore irekitzea espero dute.

    Mariupoleko alkateak zabaldutako bideo batean hainbat autobus ikusi daitezke, 42 haien esanetan, Zaporzhzhiara bidean. 2.000 biztanle inguru ebakuatzen ari da convoy hau.


2022ko apirilaren 01ean - 10:38
Inbasioaren aurkako manifestarien aurka egin dute Errusiako indarrek okupatutako Energodarren

Errusiako indar armatuek Ukrainako inbasioaren aurkako manifestazio bat disolbatu dute Energodarren, Zaporzhzhia hegoaldean. Errusiako armadak du hiri honen kontrola duela hainbat astetatik, eta bertako biztanle batzuk behin baino gehiagotan atera dira kalera okupazioaren aurka protesta egiteko.

AEBetako Defentsa Departamentuak beste 300 milioi dolar emango dizkio Ukrainari

AEBetako Defentsa Departamentuak ohar batean adierazi du Ukrainari beste 300 milioi dolar emango dizkiotela, Errusiaren aurkako borrokan laguntzeko. Atzo, apirilaren lehenean, adierazi zion Defentsa Departamentuak Kongresuari neurri berri hau.

"Ukrainaren defentsa ahalmena handitzeko laguntza berezia bidaliko dugu, Errusiak erabakitako gerra geratzeko ukrainarrak egiten ari diren esfortzu heroikoa indartzeko".

Mota askotako arma eta defentsarako baliabideak bidaliko dituzte Ukrainara, tartean laser bidez gidatutako xehetasun handiko misilak, tripulatu gabeko aire sistemak, mugikortasun handiko ibilgailu blindatuak, kalibre txiki eta handiko munizio ez ohikoak, gauean ikusteko sistemak, bisore termiko eta optikoak, komunikazio segurua bermatzeko sistema taktikoak, metrailadore ez ohikoak, satelite bidezko irudiak lortzeko sistema komertzialak eta erabilera militarrerako baliabide medikuak.

Errusiak Ukrainako armadaren azpiegitura batzuk bonbardatu ditu erdialdeko hainbat hiritan

Nahiz eta iparraldeko frontean Errusia tropak ateratzen ari den, ekialdeko frontean eta Ukrainako beste hainbat eskualdetan erasoak indartzen ari da Errusiako armada. Bart gauean eta egunsentian, Dnipro, Poltava eta Kremenchuk hirietako hainbat azpiegitura militar bonbardatu ditu Errusiako armadak. Poltavako eskualdeko buruak, Dimitry Luninek baieztatu ditu erasoak.

Bestalde, Luhansk eskualdeko borroketan Ukrainako armadak Errusiako Mi-28 gerra hegazkin bat eraitsi du.

Ukraina hegoaldean zazpi korridore humanitario adostu dituzte gaurko

Ukraina hegoaldeko setiatuteako zonaldeetatik zibilak ebakuatzeko eta laguntza humanitarioa iristeko korridoreak irekiko dituzte gaur, Ukrainako lehen ministro ordeak, Irina Vereshchukek adierazi duenaren arabera. Guztira zazpi korridore irekitzea espero dute.

Mariupoleko udalak zabaldutako bideo batean hainbat autobus ikusi daitezke, 42 haien esanetan, Zaporzhzhiara bidean. 2.000 biztanle inguru ebakuatzen ari da convoy hau.

Larunbateko jarraipenaren hasiera

Egun on! Ukrainako inbasioaren larunbateko jarraipen bereziari ekingo diogu.

Aldaketak Ukrainako inbasioaren mapan

Azken egunetan aldaketa batzuk daude Ukrainako inbasioaren egoera adierazten duen mapan. Al Jazeera hedabideak plazaratutako mapan, ikusi daiteke Ukrainako armada lurraldeak berreskuratzen ari dela, iparraldean batez ere. Errusiako armada tropak ateratzen ari da iparraldeko frontetik, eta horrek eragin du batez ere Ukrainak lurraldeak berreskuratzea, Kieven eta Chernigoven batez ere. Bestalde, ipar-ekialdean ere lurrak berreskuratzen ari da Ukraina, Sumyn eta Kharkiven.

Bestalde, Errusiako armada hegoaldeko eta ekialdeko frontean lurraldeak ari da bereganatzen; Kherson hiriaren iparraldean lur batzuen kontrola hartu dute, baita Mariupolen iparraldean, Krimea eta Donbass lotzen dituen korridorea indartzeko.

'Bushmasters' ibilgailu militar blindatuak bidaliko dizkio Australiak Ukrainari

Zelenskik agerraldia egin zuen Australiako parlamentuan, eta laguntza militar eta humanitario gehiago bidaltzea eskatu zion Ukrainako presidenteak Scott Morrisoni, Australiako lehen ministroari. Zelenskik zehazki blindatutako ibilgailu militarrak eskatu zizkion, eta gaur goizean Morrisonek baieztatu du "hainbat 'Bushmasters'" bidaliko dituela.

"Ez gara soilik gure otoiak bidaltzen ari, gure armak, gure munizioa, balen aurkako txalekoak eta laguntza humanitarioa bidaltzen ari gara", adierazi du Morrisonek. Australiako lehen ministroak ez du adierazi zenbat 'Bushmaster' bidaliko dituen, baina adierazi du ahalik eta lasterren bidaliko dituela Australiaren C-17 'Globemasters' batean, karga-hegazkin militar batean.

Kiev eskualdea ere uzten ari dira Errusiako tropak

Kiev eskualdeko gobernatzaileak, Oleksandr Pavlyuk, Telegramen adierazi du Errusiako tropak gutxinaka eskualdea uzten ari direla. "Errusiako ibilgailu zutabe luze batzuk mugitzen ikusten ari gara", adierazi du, eta Bielorrusia aldera doazela gehitu du.

Errusiako tropak Kiev iparraldeko Hostomel barruti estrategikoa uzten ari direla ere esan du gobernatzaileak. Aireportu garrantzitsua du Hostomelek, eta Errusiako armadak hartua zuen duela aste batzuk.

Ukrainako armadak Errusiako Belgorod hiriko erregai biltegi bat bonbardatu du

Ukrainako armadaren helikoptero batzuek Errusiako Belgorod hiriko erregai biltegi bat bonbardatu dute gaur goizean. Ukrainaren eta Errusiaren arteko mugatik 30 kilometro ingurura dago Belgorod.

Azken egunetan Ukrainako armada Errusiako lurraldearen aurkako erasoak indartzen ari da; izan ere, joan den martxoaren 30ean ere Belgorod eskualdeko munizio eta erregai biltegi bat erasotu zuten, Tochka U misilekin.

Errusiako tropak Chernigov uzten ari dira

Chernigov eskualdeko gobernatzaileak, Viacheslav Chausek, adierazi du Errusiako tropak eskualdetik joaten hasi direla, nahiz eta gehitu duen "oraindik ez direla juztiz joan". Astearte honetan Istanbuleko negoziaketetan Errusiako ordezkariek adierazi zuten Errusiako armadak "drastikoki" jaitsiko zuela Kieveko eta Chernigoveko jarduera militarren indarra, eta nahiz eta adierazpen horren hurrengo egunean bonbardaketak indartu, gaur eskualdea uzten ari dira tropa errusiarrak.

Viacheslav Chausek adierazi du bonbardaketak oraindik posible direla, eta gehitu du Errusiako armadaren kontrolpean egon diren hainbat barrutietan sartzen hasi dela Urkainako armada.

Jarraipenari ekingo diogu

Egun on! Ukrainako inbasioaren inguruko gaurko jarraipenarekin hasiko gara.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude