EGUNKARIAREN ITXIERA

Komunikazio Biziagoa S.A.L, ARGIA astekariaren argitaratzaileko kideok "Euskaldunon Egunkariaren" aurka egin den operazioan Pello Zubiria ARGIAko lankidea atxilotua izan denez, eta bere gaixotasun larriaz oso kezkaturik gaudenez, medikuen partea zein den jakinarazi nahi dizuegu, honakoarekin bere atxiloketa egoera salatuaz.

PELLO ZUBIRIAREN OSASUN EGOERA

Bera sufritzen ari den gaixotasuna zehazki "ESPONDILITIS ANQUILOPOYÉTICA HLB 27+-" da, gogorki erasaten dion eritasuna, hain zuzen, etengabeko inflamazio prozesuarekin, zeinaren ondorioz, etengabe medikatzera behartzen baitu gaixoa, hala nola, dieta berezi bat jarraitzera, bere gaixotasuna arintzeko eta hobetzeko erabili ohi duena. Egoera larri honetan gaixoak ezin du isolamendu edo/eta atxiloketa egoerarik jasan, beharrezkoa izanez bere osasun egoeraren kontrol eta ikuskatze zorrotza.