50.000 ALEAK AGORTU ZIREN LARUNBATEAN
Larunbatean (21) plazaratu zen "Berria" egunkariaren lehen zenbakia. Kaleratutako 50.000 aleak agortu egin ziren. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Irlandako hainbat argitalpenetako zuzendariek ere euren babesa eman zioten Donostian egunkari berriari. Paperean ezik Interneten ere irakurri ahal izango da "Berria" www.berria.info web gunean. Bestalde, Xabier Alegria, Xabier Oleaga eta Iñaki Uriaren aldeko bilkurak hilero, hogeigarren egunean egingo dira aurrerantzean. ("Le Journal du Pays Basque")  
Berria, Berria II, Berria III, Gara, El Diario Vasco, Deia

"AURRERA ETA BATERA"
Iñaki Uria. "'Berria'k apustu nabarmena egin dezake gure kultura politikoa ere berritzen, irrati nahiz egunkariekin euskal komunikazio esparrua osatzen eta Euskal Herri proiektu bateratu bati babes mediatikoa eskaintzen". (2003/06/21) ("Berria")

"'BERRIA': BEHAR DUGUNETIK NAHI GENUKEENERA"
Joxe Azurmendi, idazlea. "Euskarazko egunkariak, aurren-aurrenik egunkaria izan behar du. Egunkaria izateak automatikoki muga batzuk ezartzen ditu. Ezin da izan «guztiena». Euskarazkoa denez gero, ahalik eta gehienena izatea, bere helburuetako bat izan beharko luke, baina lehen helburua ez. Izan ere, euskaldun guztientzako egunkari bat nahi duenak, edo ez daki, zer nahi duen, edo ondoegi daki, zer nahi duen: eta nahi duena, ez da egunkari bat, euskaldun guztientzako irakurgai bat nahi izatea asmo guztiz txalogarria izan arren". (2003/06/23)  
Berria

BIHAR KALERATUKO DA "BERRIA"REN LEHEN ALEA
"Berria" euskarazko egunkariaren lehen alea bihar (21) kaleratuko da. 92 orrialde izango ditu eta 50.000 ale banatuko dira Euskal Herri osoan. Egunkari berriak Iruñean, Gasteizen, Barakaldon eta Baionan izango ditu ordezkaritzak. Bien bitartean, Kataluniako Parlamentuko Justizia Batzordeak "Egunkaria"ren itxiera gaitzesteko legez besteko ebazpena onartu zuen atzo (19). PP alderdiak bakarrik eman zuen kontrako botoa. ("El Mundo")
Egunero, Egunero II, Gara

BERRIA
Sustrai Colina. "Berez amnesiak jota dagoen herri honetan ez dakit berria (eta Berria) egiteak ez ote duen gertatutakoa ahantziarazten lagunduko. Tronpatu izanak poztuko ninduke". (2003/06/20) ("Le Journal du Pays Basque")

60.000 EUROKO PARTAIDETZA EROSI DU ELA-K
ELA sindikatuak Euskarazko Komunikazio Taldea enpresaren 300 euroko 200 akzio erosi ditu. Atzo (18) Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin zen sinaketa. 60.000 euroko partaidetza honekin, euskarazko egunkaria kaleratuko duen enpresaren partaiderik handiena bihurtu da, %1,2rekin. Bestalde, Kataluniako Parlamentuak "Egunkaria"ren itxiera salatzen duen ebazpena onartuko du gaur. PP ez beste talde parlamentario guztiek erregistratu zuten testu hau Parlamentuan.
Egunero, Egunero II, Egunero III, Egunero IV

EZ DUTE ADMINISTRATZAILE JUDIZIALIK IZANGO EGUNKARIA SA ETA EGUNKARIA SORTZEN SL-K
Juan del Olmo epaileak Auzitegi Nazionaleko fiskalak Egunkaria SA eta Egunkaria Sortzen SL enpresei administratzaile judiziala ezartzeko egindako eskaera atzera bota du. Ekainaren 16ko autoan dioenez, enpresen ondasunen bahitura ezinezkoa da hauen zerrenda eduki gabe. Horrela, ondasun guztien eta akziodun guztien zerrenda eskatu die epaileak bi enpresei. Bestalde, diru kontu jakin batzuk desblokeatzeko Egunkaria SAko lege ordezkariek egindako eskaerari aurrez emandako ezetza berretsi du epaileak auto honetan.  
Egunero, Egunero II, Egunero III

'EGUNKARIA'KO ORDEZKARI BATEK ITXIERAREN BERRI EMAN DU KOPENHAGEN
"Euskaldunon Egunkaria"ko Josemari Pastorrek hitzaldia eman zuen Kopenhagen International Forum elkarteak gonbidatuta. Bertan izan zirenek Euskal Herriko egoera izan zuten ondoren mintzagai. Bitartean "Berria" egunkariaren aldeko diru bilketa aurrera doa. Ia 1.400.000 euro bildu dira oraingoz, lortu beharrekoaren %28.  
Egunero, Egunero II, Egunero III, Egunero IV, Egunero V

"ZER OSPATUA"
Julen Gabiria. "'Egunkaria' itxi eta lau hilabete beranduago 'Berria' ateratzea gauza harrigarria eta pozgarria da. Pozgarria, baina tristuratik etorritako pozarekin, hau da: duela lau hilabeteko egoerarekin konparatuta, ez dugu ezer handiagorik lortu (...) Enpate gaude lehengo egoerarekin (...) Zerbait poztekoa bada, egoerari eman zaion erantzuna izan da, erreakzionatzeko gaitasuna". (2003/06/17)  
Deia

EKAINAREN 21EAN KALERATUKO DA "BERRIA"
Ekainaren 21ean izango da kalean "Berria" euskarazko egunkaria. Joan den larunbatean (14) Donostiako Belodromoan egindako festan aurkeztu zuten egunkari berria, 0. alea banatuz. Bestalde, Xabier Alegriak, Xabier Oleagak eta Iñaki Uriak espetxean jarraitzeko arrazoirik ez dagoela argudiatu zuten Iruin eta Elosua abokatuek, espetxeratze autoei aurkeztutako apelazio helegiteen bistan. Fiskalak aldiz, atxilotuek espetxean jarraitzeko eskatu zuen.  
Egunero, Egunero II, Egunero III, Gara, El Diario Vasco

 

Egunkaria aurrera
ARGIAn 1893.alea

Pello Zubiria eta Malores Etxeberria: "Bere garaian argitu nuena betiko froga bedi. Ezin dugu beti hutsetik hasi"


ARGIAn 1892.alea

Miren Azkarate: "'Euskaldunon Egunkariak' ahuldadeak izan ditu
Euskararen Aholku Batzordearen azken bilera: "Bakoitzak bere balorazioa egin beharko du, jokatzen asmatu behar
dugu"

O, Pello, Pello!
Elkartasuna Katalaneran
Jon Sudupe: "Nolako Egunkaria?"
Joanmari Larrarte: "Hamaika oinarri elkarlanerako"
Luis Alberto Aranbarri "Amatiño": "Epeletik gora"

ARGIAn 1890.alea

"Egunero" eta eguneroko beste lanak
Euskal kazetaritza sortu zen gaua
Juan del Olmo epailearen autoak: ez hankarik ez bururik
Iñaki Esnaola: "Epaile batzuk Gobernuaren sokakoak dira eta bere aginduak betetzen dituzte"
Pello Zubiriak larrutik ordainduko du inkomunikazioa
Malores Etxeberria: "Pello haserre dago, errurik gabe horrelako pelikulan atrapatuta baitago"
Inpotentzia
Zer da Espondilitis Ankilopoietikoa?
Pelloren lagun internauten babesa eta kezka
"24 orduz zabalik dagoen mina"
"Atxiloketak eta kartzelaratzeak Pelloren bizi kalitatea hipoteka dezakete"
Madril: etxe inguraturiko "Audiencia Nacional" bat
Imanol Murua Uria: "malkoak, beldurra eta garai berriak"

ARGIAn 1889.alea

"Egunkaria"ren itxierak lurrikara ekarri du euskal kulturara
Emilio Lopez Adan: "Mentsak edo ustelak? Biak batera!"
Baleren Bakaikoa: "Izua"
Elixabete Garmendia: "Malkoen indarra"
Vicent Partal: "Geure burua defendatzera mugatzen gara"
Xabier Eizagirre: "Diziplinarteko erasoa"
J. Iñaki Etxezarreta: "Joxemiren Egunkaria"
Mariano Ferrer: "Itxieraren balantzea"
Pello Zubiriaren atxiloketa eta ARGIAren miaketa
Juan Mari Larrarte: "Dinamika bateratu bat sortu behar dugu"

ARGIAren AGIRIAK
(2003-02-27) ARGIAko lan taldearen oharra Pello Zubiriaren egoerari buruz.
(2003-02-25) Pello Zubiriaren egoerari buruzko ARGIAren deialdi urgentea euskal instituzio eta gizarteari
(2003-02-24) Pello Zubiriaren osasun egoera oso larria izan daiteke
(2003-02-21) ARGIAko langileen agiria
(2003-02-20) Pello Zubiriaren osasun egoera
(2003-02-20) Komunikazio Biziagoa S.A.L.-ren agiria






www.argia.eus
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403