Zugarramurdiko sei pertsona erre zituen inkisizioak bizirik Logroñon, eta beste bost aurretik espetxean hil zirenez, beren irudiak ere bai.
1609an hasi zen Zugarramurdiko prozesua, herriko emakume batek sorgina zela esan eta hainbat herritar salatzen hasi zenean. Hainbat herritako 31 pertsona prozesatu zituzten. Horietatik hamahiru espetxean izurriteen eta bizi baldintza negargarrien ondorioz hil zirenez, hamahiruk jaso zuten epaia.
Sei sutara zigortu zituzten, ez zituztelako onartzen beren aurkako sorginkeria akusazioak, eta hildako beste bosten irudiak ere erre zituzten.
Gainerakoei espetxe, erbeste edo ondasunen bahitze zigorrak ipini zizkieten.
Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona hil zituzten, denak «legez». Askoz gehiago izan ziren hildako emakumeak gizonak baino.
José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).