argia.eus
INPRIMATU
Zuberoa zeharkatu asmo zuen gasbidearen lanak gelditzea lortu zuten Larrainen

Zuberoa zeharkatu asmo zuen gasbidearen lanak gelditzea lortu zuten Larrainen. Ruben Gomez espeleologo ezaguna Burkegiko meategiaren galeria zaharretan sartu zen, gasbidearen lanek arkeologia gunea hondatuko zutela salatzeko. Gasbidearen eraikuntzaren aurkako Gaz Pars elkarteko kidea zen Gomez. Proiektu honen aurka ekintza ugari egin zituzten, eraikuntza-lanetan hainbat irregulartasun eta arau-hauste zeudela salatuz eta hamaika izan ziren atxilotuak.

M. Esteban, Gaz Parseko kideek gasbideko obrak gelditu dituzte Larrañen (Euskaldunon Egunkaria, 1993ko ekainak 8).