argia.eus
INPRIMATU
Zortzi lagun hil zituen Parisen Frantziako Poliziak, Aljeriako gerraren aurkako manifestazio batean

Zortzi lagun hil zituen Parisen Frantziako Poliziak, Aljeriako gerraren aurkako manifestazio batean. Aljeria Frantzian mantentzeko kanpainan, aurreko egunetan eskuin muturreko OAS erakundeak hainbat atentatu burutu zituen Parisen, eta horren aurka sindikatuek deitu zuten manifestazioari bortitz egin zion eraso Poliziak. Garai hartan, Poliziaren buru Maurice Papon zen, nazien kolaboratzaile izandakoa.

Le Monde (2012ko otsailak 8).