argia.eus
INPRIMATU
Zimbabweko askapen gerran borrokatu zuten beteranoen elkarteak antolatuta, jatorri europarreko etxaldeak konfiskatzen hasi ziren

Zimbabweko askapen gerran borrokatu zuten beteranoen elkarteak antolatuta, jatorri europarreko etxaldeak konfiskatzen hasi ziren. Jabeak bertatik kanporatu zituzten “nekazaritza erreforma azkarra” deitu zioten horretan. Datu bezala nabarmentzekoa da 1999an 4.000 familia zuriren jabetzakoak zirela herrialdeko lur emankorren %75a eta argia eta uraren horniduren %90a. Gainera azpiegitura publikoez baliatzen ziren. Festa giroan hasi zuten arren espropiazioa, hainbat etxejabe zuri eta bertako langile hil zituzten tiroz.