argia.eus
INPRIMATU
Zeelanda Berria emakumeen boto eskubidea onartu zuen lehen herrialdea bilakatu zen

Zeelanda Berria emakumeen boto eskubidea onartu zuen lehen herrialdea bilakatu zen. Kate Sheppard buru zuen mugimendu sufragistari zor zaio lorpena. Herrialde osoan zehar kanpaina egin zuten, eta ia 32.000 emakumeren sinadurekin 270 metroko luzera zuen dokumentua aurkeztu zuten parlamentuan.