Zazpi preso errepublikarrek ihes egin zuten Irlandako Errepublikan, Curragheko base militarreko presondegitik. Tunel bat zulatu zuten koilarak eta zizelak erabilita, eta bertatik patiora iritsita, inprobisatutako eskailera batekin kartzelako horma igo zuten. Ihesaren aurreko asteetan, zazpi haietako hainbat gose greban egon ziren, preso politiko baldintza onar ziezaieten eskatzeko. Irlandako gobernua lotsagarri uzteaz gain, mugimendu errepublikanoarentzat propaganda ekintza indartsua izan zen.
Iturria: Séamus Hazlett, Daring Curragh Camp prison breakout remembered 50 years on (AnPhoblacht, 2022ko urriak 24).