argia.eus
INPRIMATU
Zarauzko bidesaria blokeatu zuen EHEk, ordainagiriak euskaraz exijitzeko

Zarauzko bidesaria blokeatu zuen Euskal Herrian Euskarazek. Autobideko bidesariaren ordainagiria euskaraz emateko eskatuz auto karabana osatu zuten, eta A8 autobideak ez zuenez halakorik eskaintzen, banaka-banaka erreklamazio liburuan kexa jartzen aritu ziren, auto-ilara erraldoiak eraginez. Behin erreklamazioa jarrita, ordaindu gabe igarotzen utzi zieten denei. Handik denbora batera, bidesariaren ordainagiria euskaraz ematen hasi ziren.

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).