argia.eus
INPRIMATU
Zaraitzuko ibarrean gutun bidezko korrespondentzia zibilari zentsura ezartzeko eskaera egin zuten

Zaraitzuko ibarrean gutun bidezko korrespondentzia zibilari zentsura ezartzeko eskaera egin zuten. Izaban ezarritako batailoi frankistako komandantearen agindua izan zen. Otsagabiko zuzendaritza militarrari igorritako gutunean, honi agintzen zion ibar osoko postariei zentsuraren berri eman, eta beren herriko gutun guztiak Otsagabiko posta-zakuan biltzeko, bertan zentsura aplika ziezaieten. Era berean, Otsagabitik hegoaldera zeuden herrietan ere zentsura aplikatzeko, Nabaskozeko posta-zakua erabiltzeko agindu zuen, herrien artean zegoen distantziagatik.