Yolanda González Martín Deustuko gaztearen gorpua agertu zen Madrilen, BVE talde paramilitarrak bahitu, torturatu eta hil ostean. Egun berean, Jesus Maria Zubikarai Badiola gazte ondarrutarra bahitu eta hil zuten Eibarren. Hainbat izenez ekin zuen talde parapolizial ultraeskuindarra izan zen BVE.