argia.eus
INPRIMATU
Xabier Sanchez Erauskin kazetariari 18 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten, Punto y Hora aldizkariko bi artikulurengatik

Xabier Sanchez Erauskin kazetariari 18 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten, Punto y Hora aldizkariko bi artikulurengatik. Bera zen hedabidearen zuzendaria, eta aurretik zeukan urtebeteko zigorrari batu zitzaion Espainiako Erregea iraintzea egotzita beste sei hilabetekoa. Artikuluan Borboiak Gernikako Juntetxera egindako bisita zuen hizpide zezenketako hizkera erabiliz, tonu umoretsuan.

Pello Zubiria, Xabier Sanchez Erauskinekin elkarrizketa, Lubakiko kazetaria. (Larrun 105 - ARGIA, 2006ko abenduak 24).