Xabier Lizardi olerkaria jaio zen Zarautzen. Idazlea izateaz gain kultur eragilea ere izan zen, eta Euskaltzaleak elkartearen sorreran parte hartu zuen. Politikan ere jardun zuen, EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko idazkari izatera iristeraino. Garaiko poeten artean Lizardiren idazkera nabarmentzen zen.