argia.eus
INPRIMATU
Walt Disneyk langile ezkertiarrak salatu zituen

Walt Disneyk bere enpresan komunistatzat zituen langileak salatu zituen AEBetan, Amerikaren Kontrako Jardueren Batzordean. Zinemaren industrian lan egiten zuten ezkertiarren jazarpena hasia zen. Izar ospetsu ugari “komunista potentzial” gisa zeukaten.

Industriako jende ugarik uko egin zioten Batzordean parte hartu eta lankideak salatzeari. Horien artean dira Humphrey Bogart edo Frank Sinatra. Disneyk parte hartu eta sindikatzeko lan egin zuten lankideak komunistak zirela esan zuen. Betirako markatuta geratu ziren industrian.

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Editorial Pasado y Presente)